Anath
Anath | |
---|---|
Egiptoar mitologia, feniziar mitologia, Ugaritic religion (en) eta Canaanite religion (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Atena eta Isis |
Familia | |
Aita | El |
Ama | Asherah (en) |
Ezkontidea(k) | Set eta Baal |
Anai-arrebak | Baal, Yam (en) , Astarte, Mot (en) , Shahar (en) eta Shalim (en) |
Anath edo Anat (hebreeraz: עֲנָת ʿĂnāth; fenizieraz: 𐤏𐤍𐤕 ʿAnōt; ugariteraz: 𐎓𐎐𐎚 ʿnt; grezieraz:
Fenizia, Siria, Zipre, Palestina eta Egipton zehar zabaldu zen bere gurtzea.
Anat Egipton
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anat, XVI dinastiaren garaian agertu zen, Egipton, lehen aldiz. Gerraren jainkosa gisa ere gurtua zen. Kasu batzuetan Min jainkoaren ondoan agertzen da, ugalketaren jainkoa ere baitzen.
K. a. XV. mendeetan aurkitutako testuetan, Anatek "Bin-Ptah", Prahren alaba, izena ere hartzen zuen. Reshpurekin lotzen zen eta batzuetan, Neit jainkosarekin identifikatzen zen. Kasu batzuetan "Zeruko Erregina" ere deitzen zen. Bere ikonografia askotarikoa da, baina normalean, arma bat edo gehiagorekin irudikatzen da.
Inperio Berrian zehar izan zen gurtua eta Ramses II.ak Anat bere guardia pertsonala izendatu zuen gudetan zehar. Ramsesek bere alaba Bint-Anat ("Anaten alaba") izena jarri zion.