Andie MacDowell
Andie MacDowell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rosalie Anderson MacDowell |
Jaiotza | Gaffney, 1958ko apirilaren 21a (66 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Marina del Rey |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paul J. Qualley (en) (1986 - 1999) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Winthrop University (en) Gaffney High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, modeloa eta telebista-aktorea |
Altuera | 1,73 metro |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Rosalie Anderson "Andie" MacDowell (Gaffney, Hego Carolina, 1958ko apirilaren 21a) AEBetako modelo eta aktorea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosalie Anderson MacDowell Gaffneyn jaio zen, Hego Carolinan (AEB) 1958ko apirilaren 21ean. Aita, Marion St. Pierre MacDowell, zerrategi baten jabea zen eta ama, berriz, Pauline Johnston, musika irakaslea izan zen. Bikotea Andiek 6 urte zituenean banandu zen. Ama 1981ean hil zen eta, aurrez, alkoholarekin arazoak izan zituen [1].
Winthrop Collegen ikasi zuen 1978ra arte eta, ondoren, New Yorkera joateko erabakia hartu zuen; zerbitzari eta saltzaile lanetan ibili ondoren, Eliterentzak modelo izatea lortu zuen. Ez zen denbora asko pasa arrakasta lortzeko eta L'Oréalentzako hasi zen lanean. Denbora luzez izango zen haren irudi [2].
Calvin Kleinentzako egin zituen spot batzuen ondoren, zine industriak begia bota zion eta, 1984an, lehen papera eman zioten Greystoke filmean, Christopher Lamberten ondoan lan egin zuelarik. Hasiera bikaina izan zuen artistak, baina ekoizleek ez zuten bere hegoaldeko hizkera gustuko izan eta Glenn Close kontratatu zuten ingeles aristokrataren papera goitik behera doblatzeko [3].
Hurrengo urtean, St. Elmo's fire filmean paper txiki bat lortu zuen, baina ez zuen aurrera egingo zuenik ematen.
Lau urte geroago, 1989an, protagonista izan zen Sex, Lies, and Videotape filmean eta, emakume ederra izateaz gain, interpretaziorako gaitasuna erakusteko aukera izan zuen.
Hurrengo urtean, Green Card filma etorri zen eta, aurrekoarekin bezala, Urrezko Globoentzako izendapena jaso zuen. Hala ere, arrakastarik entzutetsuena Hugh Grantekin egin zuen Four Weddings and a Funeral filma izan zen [4].
1986an, Paul Qualleyrekin ezkondu zen eta bikoteak 1999ra arte iraun zuen. 3 seme-alaba izan zituzten: Rainey Qualley, Sarah Margaret Qualley eta Justin Qualley.
2001ean, Rhett Hartzogekin ezkondu zen eta, 2004an, berezitu egin ziren.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1984 | Greystoke: The Legend of Tarzan, Lord of the Apes | Miss Jane Porter | |
1985 | St. Elmo's Fire | Dale Biberman | |
1988 | The Secret of the Sahara | Anthea | Telesaila |
1989 | Sex, Lies, and Videotape | Ann Bishop Mullany | |
1990 | Green Card | Brontë | |
1991 | Hudson Hawk | Anna Baragli | |
1991 | The Object of Beauty | Tina | |
1991 | Women & Men 2: In Love There Are No Rules | Emily | Telefilma |
1992 | The Player | Herself | Cameo |
1993 | Short Cuts | Ann Finnigan | |
1993 | Groundhog Day | Rita | |
1993 | Ruby Cairo | Elizabeth 'Bessie' Faro | |
1994 | Four Weddings and a Funeral | Carrie | |
1994 | Bad Girls | Eileen Spenser | |
1994 | Unstrung Heroes | Selma Lidz | |
1996 | Michael | Dorothy Winters | |
1996 | Multiplicity | Laura Kinney | |
1997 | The End of Violence | Page | |
1997 | Muppets Tonight | Bera | Atal 1 |
1998 | Shadrach | Trixie | |
1999 | Just the Ticket | Linda Palinski | |
1999 | Muppets from Space | Shelley Snipes | |
1999 | The Muse | Laura Phillips | |
2000 | Harrison's Flowers | Sarah Lloyd | |
2001 | Town & Country | Eugenie Claybourne | |
2001 | On the Edge | Lisa | Telefilm |
2001 | Crush | Kate Scales | |
2001 | Dinner With Friends | Karen | Telefilma |
2002 | Jo | Jo | Telefilma |
2002 | Ginostra | Jessie | |
2003 | The Practice | Grace Chapman | Atal 1 |
2005 | The Last Sign | Kathy MacFarlane | |
2005 | Beauty Shop | Terri | |
2005 | Riding the Bus with My Sister | Rachel Simon | Telefilm |
2005 | Tara Road | Marilyn | |
2006 | Barnyard | Etta the Hen | Ahotsa |
2007 | Intervention | Kelly | |
2008 | Inconceivable | Lottie Louise Du Bose | |
2009 | The Six Wives of Henry Lefay | Kate | |
2008 | The Prince of Motor City | Gertrude Hamilton | Telefilma |
2009 | The 5th Quarter | Maryanne Abbate | |
2010 | As Good as Dead | Helen Kalahan | |
2010 | Lone Star | Alex[5] | 2 atal |
2010 | Daydream Nation | Enid Goldberg | |
2010 | At Risk | Monique Lamont | Telefilma |
2010 | The Front | Monique Lamont | Telefilma |
2011 | Monte Carlo | Pamela Bennett-Kelly | |
2011 | Footloose | Vi Moore | |
2012 | 30 Rock | Claire Williams | Atala 1 |
2012 | Jane by Design | Gray Chandler Murray | 18 atal |
2013 | Cedar Cove | Olivia Lockhart |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.buscabiografias.com/bios/biografia/verDetalle/7138/Andie%20MacDowell
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.alohacriticon.com/elcriticon/article8190.html
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20120505054816/http://e-famosos.com/andie_macdowell/
- ↑ (Gaztelaniaz) http://biografias.estamosrodando.com/andie-macdowell/
- ↑ Fernandez, Maria Elena. (2010-8-6). «Andie MacDowell joins the cast of Fox's new drama 'Lone Star'» Los Angeles Times.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andie MacDowell |