(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Ane Sarasua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ane Sarasua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Sarasua

UEUko idazkari nagusia

2000 -
Bizitza
JaiotzaEibar1971ko apirilaren 12a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta koordinatzailea
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Ane Sarasua Aranberri (Eibar, 1971ko apirilaren 12a) ekonomialaria eta kudeatzailea da. Udako Euskal Unibertsitateko idazkari nagusia da 2000. urteaz geroztik.[1][2]

Deustuko Unibertsitatean zuzenbide ekonomikoa ikasi zuen.

UEUko idazkari nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ane Sarasua, UEUko idazkari nagusia.[1]

1997an hasi zen Udako Euskal Unibertsitateko bulegoan lanean, hasieran kontulari moduan bakarrik finantza-arduratan. Lehen urteak, kontularitzan pasa ondoren, 2000. urtean erakundeko idazkari nagusia izatea proposatu zioten orduko zuzendari eta idazkari nagusi ziren Xabier Isasik eta Mari Karmen Menikak, UEUren proiektuaren bideragarritasunaz arduratzeko.[3][4] Krisi larria pairatzen zuen UEUk urte hartan, 25. urteurrena ospatu eta gero ekonomikoki oso txarto zebilela. Iruñeko udako ikastaroak izan ziren UEUren funtzionamenduaren bizkarrezurra ordura arte, baina formula hori nahikoa agortuta zegoen, garai hartan lortuta baitzegoen hainbat gradutan ikasleek ikasturte osoan euskaraz ikastea. Egoera horretan bi asteko udako ikastaro "klasiko" estrak ez ziren oso erakargarriak ikasle haientzat, gaindituta geratu ziren ikastaro mota haiek. Baina krisi hartatik eredu berria sortu zen, jardueran moldaketa ugari sortu ziren eta Sarasua izan zen aldaketa horretako finantzak eta lan talde berriaren osaketa gidatu zituena.

2000tik 2004ra bitarteko lau urteetan UEUk kontratatu zituen gerago urteetan lantaldea osatuko zutenak: komunikazio arduraduna, Informatikaria, pedagogoa, testu-zuzentzailea, pedagogoa... Urte horietan UEUk egoitza berria zabaldu zuen Bilbon, Eibarren eta Baionan. Udako ikastaroak erruz zabaldu ziren udazkenera eta udaberrira. Euskarazko lehen graduondokoak eta masterrak ireki ziren 2001ean. Profesional euskaldunen lehenengo bilkurak antolatu ziren.[5]

Harrezkero, kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza uztartu ditu Sarasuak bere eguneroko kudeatzaile-lanean. Urtez urte UEUren eskaintza akademikoa ugaritu egin da, bai antolatutako ikastaro kopuruari dagokionez, bai jorratutako gai eta ildoei dagokionez.[6][7][8][9]

Lukuru-asmorik gabekoa elkartea den, eta onura publikoa aitortuta duen elkarte baten kudeatzailea izateak erronka berezia izan da Sarasuaren ibilbide profesionalean, beti saiatu baita finantza-iturriak orekatzen: erdia instituzioetatik lortuta, eta beste erdia emandako zerbitzuetatik sortuta. Idazkari Nagusiari egokitzen zaio, gainera, lantaldearen eta zuzendaritzaren arteko zubi-lanak egitea ere, zuzendariaren konfiantzazko kargua da-eta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Ane Sarasua Aranberri (UEUko Idazkari Nagusia): "Eibarrek arnasgune akademiko bat dauka Markeskoa jauregian”» etakitto.eus 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  2. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Andoni Olariagak idatzitako 'Erlatibismoaren egiak' liburua aurkeztu du UEUk» El Diario Vasco 2019-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  4. «Udalerri euskaldunen benetako garapenerako gakoak aztergai, ‘Lurraldea eta Hizkuntza’ jardunaldian | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-21).
  5. UEU. (2018-05-03). Ane Sarasua #NikUEU. (Noiz kontsultatua: 2020-01-21).
  6. Europa Press. (2014-02-26). «UEUk on line eskaintza indartu du bere udaberriko ikastaroetan» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-24).
  7. «Hilaren 17an eta 18an egingo da Gasteizen Natur Zientzien III. Topaketa» El Diario Vasco 2018-11-08 (Noiz kontsultatua: 2020-01-24).
  8. Morquecho, Felix. (2009-06-17). «UEUk Markeskuan egongo diren ikastaroak janztera proposatzen du» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-01-24).
  9. «Ane Sarasua: “Euskarazko tesi guztiak, gune bakar batean, eta klik bakarrean eskura izatea da helburua” :: berriak :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]