(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Anna Grodzka - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Anna Grodzka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Grodzka


Sejmeko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKrzysztof Bogdan Bęgowski
JaiotzaOtwock1954ko martxoaren 16a (70 urte)
Herrialdea Polonia
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Psychology, University of Warsaw (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta aktibista
Lantokia(k)Varsovia
Mugimenduatransidentity (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Palikot's Movement (en) Itzuli
Poloniako Langileen Alderdi Batua
The Greens (en) Itzuli
Polska Partia Socjalistyczna (en) Itzuli
Social Democracy of the Republic of Poland (en) Itzuli
Democratic Left Alliance (en) Itzuli
annagrodzka.pl

Anna Grodzka (Otwock, Polonia, 1954ko martxoaren 16a) poloniar politikaria da. 2011ko Poloniako hauteskunde orokorretan Palikoten Mugimendua izeneko alderdi politiko ezkertiar eta liberalaren baitan hautagai aurkeztu zen eta Sejmerako (Poloniako Parlamentuko Behe Ganbera) hautatua atera zen. Hori dela eta, Poloniako historiako lehenengo parlamentari transgeneroa bilakatu zen. 2014ko ekainean, Grodzkak Berdeak alderdiarekin bat egin zuen.

Grodzka, jaiotza izenez Krzysztof Bogdan Bęgowski, Otwocken jaio zen 1954an. Sexu-trantsizioa egin aurretik, ezkonduta egon zen eta seme bat eduki zuen. 2009an egin zuen trantsizioa, 2007an bere emazteaz dibortziatu eta gero.

Psikologia klinikoa ikasi zuen Varsoviako Unibertsitatean. Bere ikasketa garaian, Grodzka Poloniako Langileen Alderdi Batuko eta Poloniako Ikasleen Elkarteko kide izan zen.