Ante Pavelić
Ante Pavelić | |||
---|---|---|---|
1941eko apirilaren 10a - 1945eko maiatzaren 8a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bradina (en) , 1889ko uztailaren 14a | ||
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Kroaziako Estatu Independentea Jugoslaviako Erresuma Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma Frankoren diktadura | ||
Heriotza | Madril, 1959ko abenduaren 28a (70 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria | ||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Faculty of Law of the University of Zagreb (en) | ||
Hizkuntzak | Kroaziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta militarra | ||
Jasotako sariak | |||
Gradua | jeneral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Ustaxa Croatian Pure Party of Rights (en) | ||
Ante Pavelić (Bradina, Konjicetik hurbil, Austria-Hungaria —gaur egun Herzegovina, Bosnia-Herzegovina—, 1889ko uztailaren 14a - Madril, Espainia, 1959ko abenduaren 28a) kroaziar buruzagi faxista izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920an, Zagreben abokatu-lanetan ari zela, Kroaziako Eskubideen Alderdian sartu zen. 1927tik 1929ra diputatu izan zen Jugoslaviako parlamentuan. 1929an, serbiar zentralismoaren aurka matxinatu zen, eta Italiako erbestetik Ustaša izeneko eskuin muturreko mugimendua antolatu zuen. Talde horretako kideek Jugoslaviako Alexandro erregea hil zuten Marseillan (1934). Ardatzeko armada Jugoslaviaz nagusitu zenean, 1941eko apirilean, Pavelić izendatu zuten Kroazia estatu independentearen buruzagi. Hala, Bosnia-Herzegovina osoa eta Dalmaziako zati bat hartzen zuen Kroaziak alemaniar babesleen politikarekin bat egin zuen, eta barnealdean serbiar ortodoxoen eta juduen aurkako politika zapaltzailea eraman zuen aurrera. 1945eko maiatzean, Alemania garaitua izanik, Pavelićek ihes egin behar izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ante Pavelić |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Kroaziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |