(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Antonio Basagoiti Pastor - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Antonio Basagoiti Pastor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Basagoiti Pastor


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko azaroaren 20a - 2013ko maiatzaren 16a - Juana Iturmendi Maguregui
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2009ko apirilaren 3a - 2012ko azaroaren 19a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

Bizitza
JaiotzaMadril1969ko urriaren 25a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia
Familia
AitaAntonio Basagoiti García-Tuñón
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta bankaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Twitter: abasagoiti Edit the value on Wikidata
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antonio Basagoiti».

Antonio Basagoiti Pastor (Madril, 1969ko urriaren 25a) bizkaitar politikaria eta bankaria da. 2008tik 2013 arte, Euskadiko Alderdi Popularraren buru izan da, eta gaur egun Banco Santander banketxearentzat lan egiten du Mexikon.

Madrilen jaio zen 1969an, eta han bizi izan zen unibertsitatean hasi arte, nahiz eta Getxon zazpi urte bizi (zazpi urte zituen arte). Izan ere, enpresaburu eta bankari gisa nabarmendutako Bizkaiko familia batekoa da. Hartara, Antonio Basagoitiren aita, Antonio Basagoiti García-Tuñón, Banesto banketxeko presidentea da 2010az geroztik; eta herenaitona, Antonio Basagoiti Arteta, Iberdrola argindar konpainiaren eta 1900 urtean Banco Hispano banketxearen (egun Banco Santanderren txertatua) sortzaileetariko bat izan zen.[1]

Gaztetan, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen. 1995ean, Alderdi Popularreko kide egin zen, eta urte horretan bertan zinegotzi izan zen Bilboko Udalean. Denboraldi labur batez, 1998ko urritik 1999ko martxora, Espainiako Gaztediaren Institutuko zuzendari nagusia izan zen. Azken urte horretan, Bilboko Udalera itzulirik, bera izan zen Alderdi Popularraren hautagaia Bilboko alkatetzarako. 2004an, Bizkaiko Alderdi Popularreko lehendakari izendatu zuten. 2008 arte, Bilboko Udaletxeko PPko bozeramaile izan zen.

2008ko irailean, Euskadiko Alderdi Popularreko buru Maria San Gilek bere karguari uko egin ondoren, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente aukeratu zuten. 2008ko urriaren 25ean, EAEko lehendakarigai gisa aurkeztu zuen alderdiak Donostian eginiko ekitaldi batean. 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bera izan zen Alderdi Popularreko zerrendaburua.

2013an Euskadiko Alderdi Popularraren buruzagitza utzi zuen eta Mexikora lan egitera joan zen, Banco Santanderren bertako adarraren presidente gisa.

Ez da euskal hiztuna, baina 2003. urtean euskara ikasteko asmoa adierazi zuen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jon TORNER ZABALA: «Antonio Basagoiti, politikatik Santander Mexiko bankura», Argia, 2013-05-08.
  2. (Gaztelaniaz) elmundo.es (2003-05-14)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.