Arthur Seyss-Inquart
Arthur Seyss-Inquart (Stannern, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko uztailaren 22a - Nurenberg, 1946ko urriaren 16a) austriar politikari nazia izan zen. Aita txekiarra zen eta ama austriarra. Vienako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta Austriako armadan borrokatu zuen Lehen Mundu Gerran. Abokatu arrakastatsua, Engelbert Dollfuss eta Kurt von Schuschnigg kantzilerren gobernuetan parte hartu zuen. 1938an Schuschniggek dimisioa eman zuen eta Seyss-Inquart bere oinordeko izendatu zuten. Anschlussen ondoren Austria Alemaniako Ostmark probintzia bihurtu zen eta Inquart gobernadore izendatu zuten.
1940an Herbehereak okupatu ondoren, lurralde okupatuko Reichskommissar izendatu zuten. Izuzko gobernu bat ezarri zuen, zibilei lan behartua ezarri zien eta judu gehienak deportatu eta hil zituen. 1945ean kanpo harremanetako ministro izan zen Karl Dönitzen gobernu laburrean.
Nurenbergeko epaiketetan errudun jo zuten gerra krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik. 1946ko urriaren 16an heriotza-zigorra ezarri eta urkamendian hil zen.
- 1892ko jaiotzak
- 1946ko heriotzak
- Vysocinako jendea
- Austriako abokatuak
- Austriako politikariak
- Naziak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Austria-Hungariako militarrak
- Gerra krimenengatik zigortutako naziak
- Holokaustoaren eragileak Polonian
- Holokaustoaren eragileak Alemanian
- Bigarren Mundu Gerrako politikariak
- Urkatuta exekutatutako naziak
- Gobernu Orokorra