(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Atxinsk - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Atxinsk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atxinsk

flag of Achinsk (en) Itzuli

Geografia
Hiriburua
56°16′54″N 90°30′14″E
Azalera103 km²
Administrazioa
Demografia
Biztanleria2.300
Dentsitatea22,33 bizt/km²
Historia
Sorrera data: 1683
Bestelako informazioa
Ordu eremua
adm-achinsk.ru

Atxinsk (errusieraz: Ачинск[1]) Krasnoiarsk Kraia-ko hiria da; Errusian, Siberia hegoaldean, Txulim ibaiaren eskuin ertzean dago, Ob ibaiaren ibaiadarrean, aintziraz jositako taiga eskualde batean; Krasnoiarsk, kraiaren hiriburua, mendebaldetik 160 km-ra dago, eta, 2009an, 110.336 biztanle zituen.

Atxinsk Raioneko historiako kokaleku zaharrenetako batean egindako ikerketek erakutsi dute jendea K.a. 28.000-20.000 urteen inguruan bizi zela han. Gordailu horietako batzuk hiriaren ekialdetik 2 km eskasera daude.

Egungo hiria 1683ko uztailaren 25ean sortu zen Chulim ibaiaren gaineko pasabidearen puntu bat defendatzeko. Tokiaren izena Atxi edo Atxigi tribu turkiarrengatik dator. Lehenengo gotorlekua (ostrog) egurrezko oholesi altuak zituen plaza karratu gisa eraiki zen. Txokoetan, talaiak zeuden. Hasieran, soldadu-taldeak 15 kosako zituen. 1710ean, gotorleku berria eraiki zuten Atxinka ibaiaren eskuinaldean, Txulimekin bateratzean. 1782an, hiri estatusa jaso zuen. Garrantzi handia hartu zuen transiberiar trenbidearen eraikuntzarekin, Txinarekin negozio gune garrantzitsu bihurtuz. Ondorengo garapena, neurri batean, inguruko lignito-gordailuen ustiapenari eta trenbide-pasagune gisa duen posizioari zor dio. 1930ean, dekulakizazio prozesuan, Atxinsk ingurua deportazio lehen lekuetako bat izan zen.

Armategi militarraren eztanda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko abuztuan, herriak leherketa bat jazo zuen armategi militar batean (errusieraz: 60-й Инженерно-Сапёрный Берлинский Краснознамённый полк, в/ч 12202), Kamenka herritik gertu[2].

Bilakaera demografikoa
1897 1939 1959 1962 1967 1970
6.700 32.500 50 300 60.000 69.000 97.000
1973 1979 1989 1998 2002 2008
106.000 116.900 121 572 123 300 118 744 110 838

Ekonomia eta garraioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko enpresa nagusiak aluminio ekoizteko fabrika eta petrolio findegi bat dira.

Hiria komunikazio gune bat da, transiberiar trenbidearekin, eta M51, Novosibirsk - Irkutsk, errepide nazionalean dago. Atxinsken hasten da Khakasia Errepublikara doan autobidea. Bigarren mailako bi trenbide abiatzen dira Atxinsketik: bata, hiriaren iparraldeko eskualderako, Lesosibirsk aldera, egurra garraiatzeko, eta, bigarrena, Abakanekin, Khakasia hiriburuarekin, lotzen duena.

Hiriak ibai portua eta aireportua ditu. 1967az geroztik, Atxinsk hiru lineadun tranbia sare batek zerbitzatzen du.

    Datu klimatikoak (Atxinsk (1991-2020))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 4.8 6.0 16.5 29.0 34.8 35.3 37.2 34.1 31.0 24.2 13.8 6.1 37.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -11.7 -8.0 -0.5 8.4 16.7 22.9 24.7 21.9 14.6 6.2 -4.2 -9.5 6.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -15.3 -12.2 -5.1 3.1 10.4 16.8 19.0 16.2 9.4 2.2 -7.6 -13.0 2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -18.3 -15.5 -9.0 -1.1 5.3 11.7 14.1 11.8 5.6 -0.7 -10.5 -16.1 -1.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -59.9 -45.4 -42.1 -27.9 -19.2 -3.8 -0.5 -2.8 -10.0 -34.1 -45.8 -48.3 -59.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 17 14 16 25 42 64 59 70 52 40 34 29 462
Iturria: Погода и климат[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia, alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, 156. araua
  2. Взрывы на территории воинской части в Красноярском крае. Главное, Tass-en webgunean, 2021-04-25ean kontsultatua
  3. «平年へいねんとしがつごとの) おも要素ようそ» (en ruso). Weather and Climate (Погода и климат). Consultado el 16 de noviembre de 2021.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Áchinsk