Augustin Thierry
Augustin Thierry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Nicolas Augustin Thierry |
Jaiotza | Blois, 1795eko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1856ko maiatzaren 22a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Julie Thierry (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pensionnat normal (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea eta liburuzaina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Société des antiquaires de la Morinie (en) Comité des travaux historiques et scientifiques Société Franklin (en) Zientzien Bavariar Akademia |
Jacques Nicolas Augustin Thierry (Blois, 1795eko maiatzaren 10a - Paris, 1856ko maiatzaren 22a) frantziar historialaria izan zen.
École Normale Supérieureren hezi ondoren, Compiègnen irakasle izan zen. Frantziako Iraultzaren idealak eta etorkizuneko gizarte ideal baten Henri de Saint-Simonen ideiak gogo biziz hartu zituen. Denbora batez Saint-Simonen idazkari izan ondoren, 1814tik 1817ra Auguste Comteren idazkaria izan zen.
Saint-Simonen ideietan ez ezik, literatura erromantikoan ere inspiratu zen. Censeur européen aldizkarirako idatzi zituen artikuluetan, germaniar inbasioei, normandiar konkistari eta nazioen mailaz mailako gorakada erakunde parlamentarioetarantz buruzko ideiak azaldu zituen. Lehen mailako iturriak erabili zituen bere lanetarako. 1830ean Académie des inscriptions et belles-lettres erakundeko kide aukeratu zuten eta 1841etik aurrera eta hamabost urtez Gobert Saria jaso zuen.
Frantzian erakunde komunalen azterketa kritikoa inauguratu zuen. Bere bizitzako azken urteetan etsipenez bizi izan zuen 1848ko Iraultza, burgesia liberalaren gobernua suntsitu eta katolizismoarekin adiskidetzen zena.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Conquête de l'Angleterre par les Normands (1825)
- Essai sur l'histoire de la formation et des progrès du tiers état, Genève, Mégariotis Reprints, 1978 .
- Récits des temps mérovingiens (1840), Bruxelles, Complexe, 1995, coll. Historiques, 94.
- Recueil des monuments inédits sur l'histoire du tiers état, Paris, éd. du CTHS, 1970.
- Vie et mort de Thomas Becket, Paris, Table ronde, 2002, coll. La petite vermillon, 165.
- Lettres sur l'histoire de France (1827), Aude Déruelle argitaratzailea, Classiques Garnier, 2012.