(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Banbara hizkuntza - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Banbara hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bambara hizkuntza
Bamanankan
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMali, Burkina Faso, Boli Kosta, Gambia, Senegal, Ginea.
Hiztunak4,5 milioi
EskualdeaAfrikako mendebaldea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Mande hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
AlfabetoaMasaba (en) Itzuli, latindar alfabetoa, latindar alfabetoa, N'Ko (en) Itzuli eta Ajami script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1bm
ISO 639-2bam
ISO 639-3bam
Ethnologuebam
Glottologbamb1269
Wikipediabm
IETFbm

Banbara, banbarera edo bamanankana banbara herriaren hizkuntza da, Niger-kongo hizkuntza taldean sailkatua , talde horretako manden azpi multzoan. Maliko % 80k hitz egiten du, lehen edo bigarren hizkuntza gisa. Manden hizkuntzak Afrikako mendebaldeko herrialde askotan hitz egiten dira: elkar ulertzen duten manden hizkuntzek osatzen duten multzoa da eta nagusiak hauek dira:

Bambareraren zabaltasunen ondorioz, Afrikako mendebaldeko merkataritzarako beharrezko hizkuntza bihurtu da. Jula hitzak (herrialde askotan banbarak hartzen duen izena) bamanankanaz "merkataria" esan nahi du.

Bamanankan hitzak "bamananen hizkuntza" esan nahi du (kan "hizkuntza" da). Bamanan —batzuetan, bamana idatzita— nazio baten izena da: hitzaren jatorrizko esanahia "ama ukatu dutenak" da. Bamanan herria Manden nazioko gizarte aitalehen zaharrena da; beste manden guztiak amalehenak ziren. Bamanen amalehenen sistematik aitalehenenerako aldaketa hori Mianka herriaren inbasioaren ostean gertatu zen.

Bamanankanak idazkera asko izan ditu historian zehar. Arabiar alfabetoaz eta alfabeto latinoaz banbara hizkuntza idazteko ahaleginak ez dira oso arrakastatsuak izan.

Bamanankanean, manden hizkuntza guztietan bezala, doinuak garrantzi itzela du, haren aldaketak esaldi guztiaren esanahia aldatzen baitu. Adibidez, ama esateko, doinu sakonean, da; doinu zorrotzean esanez gero, handia da; doinu normalean esaten bada, ibaia; eta , eztarriaz ahoskatuta, ahuntza.

1930ean Woyo Couloubalyk alfabeto latinoan oinarritutako idazkera berria sortu zuen, hasieran, 123 karaktere zituena, baina 1949an, Soulemana Kante- N'ko alfabetoa sortu zuen, mandinga hizkuntzetarako eginik: 27 karaktere ditu eta 8 marka diakritiko, doinuaj kontuan hartzeko. N'ko hitzak (un ko ahoskatuta, en ko bainoago) mandinga hizkuntza guztietan "nik diot" esan nahi du eta volta-gur hizkuntza askotan ere bai. Tradizioak dioenez, 1235ean, Sundjata Keïta errege aldarrikatu zenean, herriari mintzatu zitzaion, "ni, Sundjata Keïta, zuei zuzentzen natzaizue, hitz egiten dizutenean N'ko esaten duzuen guztiei" esanez.

N'ko alfabetoak mugimendu kultural berria ekarri dio Afrikako mendebaldeari. Haren ikasle eta irakasle askok manden hizkuntza batua sortzea dute helburu: liburu eta lan asko argitaratu dira, gehienak historiaz, aintzenetako kondairez, atsotitz edo esaera zaharrez, medikuntza naturalaz, geografiaz eta astrologiaz. Koranaren eta Bibliaren itzulpenak ere badaude. Mande gramatikan eta oinarrizko matematikan lan garrantzitsuak egin dira eta orain interneten eta teknologia berrietan hizkuntza horiek sartzeko ahaleginak daude, halaber.

Afrikako mendebaldeko estatu guztiek hizkuntza ofizialtzat Europako bat daukate, gehienek ingelesa edo frantsesa; hori dela eta, jatorrizko hizkuntzetan hezkuntza eta literatura oso atzeratuta dago. Horrez gain, Afrikako estatuen lurraldetasunaren antolaketa dela eta, hizkuntza berbera duten herriak hiru eta askotan lau estatutan banatuta daude eta estatu bakoitzean hizkuntza afrikar asko daude. Ez da erraza hizkuntza afrikar bat besteen gainetik ofizialtzat hartzea. Egoera hori, banbaeraren kasuan, tamalgarria da. Malin % 80k hitz egiten du: hitz egiten ez dutenen artean, gehienak hamar urtetik beherako umeak dira, % 30ek bakarrik daki frantsesez, hots, hezkuntzan erabiltzen den hizkuntza bakarra.

Bamanankeraz alfabetizazio ahaleginak arrakastatsuak dira nekazariekin: hori ikusita, testu-liburuak pixkanaka itzultzen ari dira hizkuntza hartara, agian laster hezkuntza jendeari hurbiltzeko, jatorrizko hizkuntzaz emateko eta eskola porrota gainditzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.