Baskervilletarren zakurra
Baskervilletarren zakurra | |
---|---|
Lehen argitarapenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Arthur Conan Doyle (1901-1902) |
Argitaratze-data | 1901-1902 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Hound of the Baskervilles |
Argitaletxea | George Newnes Ltd (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Ilustratzailea | Sidney Paget |
Orrialdeak | 320 |
Formatua | Inprimatua |
Euskaraz | |
Izenburua | Baskervilletarren zakurra |
Itzultzailea | Antton Olano Irutia |
Argitaratze-data | 2014 |
Bilduma | Literatura-Eskola |
ISBN | 9788468219714 |
Baskervilletarren zakurra (jatorrizko ingelesezko izenburua The Hound of the Baskervilles) Sir Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak Sherlock Holmes detektibeari buruz idatzitako hirugarren eleberria da. Lehenbiziko aldiz 1901-1902 artean The Strand Magazine hilabetekarian atalka argitaratu zen. Hego-mendebaldeko Ingalaterrako Devon konderriko Dartmoor eskualdean girotuta dago.
Argumentu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sir Charles Baskerville jauntxoa Devon konderriko Dartmoor eskualdeko mortu bakarti batean hilda topatu dutenean, haren lagun Mortimer doktoreak Londresera joan eta Sherlock Holmesi kasua argitzeko laguntza eskatu dio.
Holmesi Baskervilletarren madarikazioari buruzko eskuizkribu bat irakurri dio: ustez, madarikazioa Ingalaterrako Iraultza garaian hasi omen zen, Hugo Baskerville zena infernuko zakur batek bere maltzurkeriarengatik zigor moduan hil zuenean; harez geroztik, madarikazioa belaunaldiz-belaunaldi igaro da.
Horren ondoren, medikuak Sherlocki gorpuaren inguruan agertutako zakur oin-arrastoak aipatu dizkio. Bestalde, aholku eske joan zaiola aitortu dio halaber, bizirik geratzen den Baskervilletarren ondorengo bakarra, Sir Henry, ondorengotza onartu eta jasotzeko asmoz Estatu Batuetatik Ingalaterrara iristeko zorian baita (familiaren dirutzaz gain, Baskervilletarren etxaldearen jabetza ere jaso behar du). Sendagileak ez daki zer egin, ustez jendea beldurtzeko familiaren kondaira zena orain egiazkoa ote den beldur baita, hots, Sir Henryren bizia arriskuan dagoela. Holmesek lasai dadin erantzun dio, denbora osoan Sir Henryren alboan egongo delako, kasua argitzeaz arduratzen den bitartean. Geroago, Mortimer doktorea Sir Henryrekin itzuli da, biak ere guztiz larriturik, gutun misteriotsu bat iritsi baitzaie, egunkari batetik moztutako hitzez osatua, "mortu" salbu (hori eskuz idatzita dago). Haren mezua zera da: "Zeure bizitza maite baduzu, mortutik urrun egon zaitez".
Euskarazko itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ean Antton Olano Irutiak eleberri horren euskarazko itzulpena argitaratu zuen. 2019an, Usoa Wyssenbach eta Xabier Olarrak beste itzulpen bat argitaratu zuten, Igela argitaletxearen eskutik, Baskervilletarren ehiza-txakurra izenburuarekin[1].
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baskervilletarren zakurra eleberria Gutenberg proiektuan irakurgai (Ingelesez)
- Baskervilletarren zakurra eleberria HTML formatuan irakurgai (Ingelesez)