Behatz lodi
Behatz lodi | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | oina |
Identifikadoreak | |
Latinez | digitus primus |
MeSH | A01.378.610.250.300.792.380 |
TA | A01.1.00.058 |
FMA | 25047 |
Terminologia anatomikoa |
Behatz lodia edo potoloa (latinez: hallux) gizakien oinetako barneren dagoen behatza da, denen artea lodiena eta gehiengoarengan handiena. Oineko erpuruaren baliokidea-edo da. I behatza da. Behatz lodia garrantzitsuena da oinez egiterakoan indar kontuan, behatz txikia oreka mantentzeko garrantzitsuena den bitartean.
Oin anisodaktilo edo heterodaktiloa duten hegaztiek, hallux behatza aurkakoa edo atzera begira dago, heltzeko eta pausatzeko erabilia.
Arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behatz lodiaren ohiko gaixotasuna hallux valgus ('tipula' edo 'juanikotea') izaten da. Behatzaren desbideratze bat da, erdi lerrotik kanpo, konkortxo bat ere agertzen delarik metatartso-falangiar artikulazioan, exostosi izena hartzen duena. Oro har, nerabeetan agertzen da, sarriago emakumeetan, eta, oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuk deformazio hau aurretik jasan izana.
Behatz lodian gertatzen dira sarrien hezueri erasoak eta azazkal inkarnatuak (erpurukoak).
Gizakien oinak, behatz lodiaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behatz lodiaren arabera, hiru oin mota bereiz daitezke gizakietan:
- Oin greziarra (populazioaren % 22): Honela deitua, garai klasikoko estatuetan ikusten delako: bigarren hatza da luzeena hatz potoloaren ondoren eta hirugarrenak ia luzera berbera du, laugarrena eta bosgarrena, berriz, laburragoak dira. Oin mota honetan, zamak hobeto banatzen dira oinaren aurrealdean.
- Oin polinesiarra edo karratua (populazioaren % 9): Gauguin margolari frantziarraren margolanetan ikusten dena bezalakoa. Hatzak, ia guztiak berdinak dira eta altuera berberean daude.
- Oin egiptoarra (populazioaren % 69): Faraoien estatuetan ikusgai dagoena. Hatz potoloa da luzeena, eta besteek jarraitu egiten diote beheranzko tamaina eta ordenan. Oin mota erakutsiena da, zapatekin gehien gainkargatzen dena baita, eta juanikote eta artrosi metatarsofalangiarrak jasatera aurreprestatzen dute.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tartso eta Metatartso
- Erpuru