Bixente Atxa
Bixente Atxa | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1965eko urriaren 14a (59 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mondragon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea |
Kidetza | Jakiunde |
Bixente Atxa Uribe (Oñati, Gipuzkoa, 1965eko urriaren 14a) Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza irakaslea da, eta 2015eko urtarrila ezkero, Mondragon Unibertsitateko errektorea.[1]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa egin zuen Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan, eta Goi Mailako Ingeniaritza Elektronikoa Lull Unibertsitateko La Salle Ingniaritza Eskolan, Bartzelonan. Halaber, Elektronika eta Komunikazioa doktore titulua atera zuen Staffordshire-ko Unibertsitatean, Erresuma Batuan, eta MBA Executive Masterra Mondragon Unibertsitatean.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987 eta 1989 bitartean I+G teknikari lanetan aritu zen Ulma Packaging kooperatiban, Oñatin. 1989an Robin Sinar Laser enpresan (Hanburgo, Alemania) ere I+G teknikari gisa egin zuen lan. Ondoren, Staffordshire Unibertsitatean Komunikazioetako irakasle laguntzaile lanetan jardun zuen, Erresuma Batuan.
1993an irakasle lanean hasi zen Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko Elektronika Departamentuan, eta bertan bi ardatzetan garatu zuen bere ibilbide profesionala: irakaskuntzan, eta seinale eta komunikazioen teoriari lotutako teknologia-ikerkuntza eta berrikuntzako proiektuak.
2007an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendari nagusi izendatu zuten 2015eko urtarrilera arte; data hartatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko errektorea da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Bixente Atxa izango da Mondragon Unibertsitateko errektore berria urtarriletik aurrera - Mondraberri» www.mondraberri.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mondragon Unibertsitatearen webgunea.
- “Ikasleen heren batek lana aurkitzen du praktikak egin dituen enpresan”. Audio elkarrizketa. Faktoria saioa, Euskadi Irratia.
- “Talentu eta jakintza onena garatu behar dugu egungo demografia kontuan izanda”. Bideo elkarrizketa, Goiena Telebista.