Bixente Gorostidi
Bixente Gorostidi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta alkatea |
Bixente Gorostidi Loidi (Amezketa, 1973) bertsolari gipuzkoarra da[1]. 1999 eta 2003 artean Amezketako alkatea izan zen[2].
Amezketako Iparre Txiki (Iparragirre Txiki) baserrian jaio zen 1973ko urtarrilaren 18an. Amezketan, Beasainen eta Tolosan ikasten aritu ondoren, Donostiara joan zen Ingeniaritza Teknikoa ikastera.
1999tik 2003ra bitartean Amezketako alkate izan zen.
Udaleko lanez gain, txikitatik baserrian, Ordiziako Orkli lantegian, Abaltzisketako Logikalain enpresan itzulpenak egiten edo Altzoko Harrobian lan egindakoa da. 2003az geroztik Bertsozale Elkartean egiten du lan, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektukok irakasle moduan. Lanean ari zen bitartean Gizarte Hezkuntza ikasi zuen Donostian. Gaur egun Tolosaldeko hamar-hamabi ikastetxetan ematen ditu klaseak.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berandu hasi zen bertsotan, 18-19 urterekin. Anjel Mari Peñagarikanoren "ñ" ari buruzko bertso bat entzun eta harekin harritu eta buruz ikasi zuen bertsoa. Gero doinu harekin bere kabuz jolasean sortu zituen lehen bertsoak. 1992-1993 inguru hartan, Tolosaldean baziren bere moduko lau bertsolari berantiar: Tolosako Alfontso Jimenez eta Joxe Jimenez anaiak eta Elduaingo Ibon Karrera eta Xabier Nazabal. Tolosako bertso eskolan elkartzen hasi ziren eta Zarauzko Lizardi Sariketan plazaratu zen lehen aldiz Alfontso, Ibon eta Xabierrekin batera. Gipuzkoako Txapelketako finala jokatzera iritsi ez bazen ere hiru aldiz sailkatu zen Txapelketa Nagusia jokatzeko. 1995ean Osinalde saria irabazi zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- partehartzeak (3): 1997, 2001, 2005
- Gipuzkoako Txapelketa
- finalaurrekoak (2): 1995, 2003
- partehartzeak (4): 1995, 1999, 2003, 2007
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osinalde saria (1): 1995
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tarteka, itzulpenak egiten ere aritu izan da. Euskarara ekarri dituen liburu batzuk:
- Gorka Garmendiaren BA edo Munduen arteko oreka
- Fernando Uhalderen Erronkariko Enarak
- Álvaro Bermejoren Endañeta, harri eta herri
- Álvaro Bermejoren Jose Antonio Gisasola, Zelai, Hartzabal/Hartzut
- Tiburtzio Arrastoaren Euskal Pilota
- Álvaro Bermejoren Joan Sebastian Elkano
- Álvaro Bermejoren Iturbe Anaiak, Aizkoragileak
- Álvaro Bermejoren Arrantzaleak
Elkarlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste zenbait liburutan ere aritu da elkarlanean:
- Joseba Antxustegiren Izurrite baterako ipuinak
- Jesus Iñurritaren Amezketako Historia
- Jesus Iñurritaren Arritzaga
- Antton Amondarainen Amezketako Eskolen historia, Ikastolatik Zumadira
- Antton Amondarainen Amezketa 1936-1945, Zigorpean isilaraziei, merezitako omena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bixente Gorostidi - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ Bixente Gorostidi: «Denei aholkatuko nieke bertsoak ezagutzeko, mundu aberatsa da» - Txantxangorri Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).