Bizitza amets
La vida es sueño | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Pedro Calderón de la Barca (1635) |
Generoa | Antzezlana |
Jatorrizko izenburua | La vida es sueño |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 160 |
Euskaraz | |
Izenburua | Bizitza amets |
Itzultzailea | Xabier Paya |
La vida es sueño (euskaraz Bizitza amets) Pedro Calderón de la Barca idazle espainiarraren antzezlan ospetsua da. 1635an idatzia eta 1653an taularatu zen lehen aldiz. Espainaiko antzerkiaren lan garrantzitsuenetariko bat da. "La vida es sueño" bertsotan idatzitako drama da. Barrokoko antzezlan honetan gizakiaren askatasuna patuaren gainean haren bizitza antolatzeko da bere lan nagusia.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poloniako Basilio erregeak, zenbait horoskoporen bidez, Segismundo bere seme jaio berria etorkizunean tirano fedegabea izango dela jakiten du. Erregeak, orduan, haurra hilik jaio dela sinestarazten die gainerakoei eta dorre batean sartzen du.
Dorrean basatien modura hazten da Segismundo . Baina erregeak, semea erregetzatik baztertu aurretik, froga bat egin nahi dio eta gortera eramaten du semea lokarturik.
Sejismundori bere benetako jatorria zein den jakinarazten diotenean biziki haserretzen da. Erregeak, erantzuna ikusirik, dorrera bidaltzen du berriro ere. Behin dorrera itzuli denean gertatutako guztia ametsa izan dela uste du Segismundok, baina baita bera dorre hartan egotea ere. Azkenik, erregeak erregetza ilobei uztea erabakitzen du, baina herriak altxamendua antolatzen du eta Segismundo eramaten dute gortera. Baina Segismundo aitaren zerbitzura jartzen da apal-apal.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Segismundo: Protagonista nagusia eta antzazlanaren oinarria, hasiera batean basati bezala aurkezten zaio, bere hausnarketan arima erreprimitatu bat bezala. Urte luzeetan entzerratuta bere izaera oso ozpinduta dago. Lana aurrera joan ahala aldatzen doa: hasieran krudela, mendekuarekin obsesionaturik, poliki-poliki izaera gizatiarrago erakutsiko du, esaterako Basiliori bizitza barkatzen dionean.
- Rosaura: Emakuzmezko pertsonaia nagusia. Segismundorekin batera Astolfo erregea eta, horrela, Estrellarekin ezkondu ez izateko lan egingo du. Hasieran, Moskoviara heldu zenean haren benetako izaera ezkutatu zuen, morroiaz mozorrotuta. Antzezlanean Clotaldo haur-hezitzailearen alaba dela ezagutuko du. Azkenik, aitoren alaba dela onartuta, Astolforekin ezkonduko da.
- Basilio: Poloniako erregea eta Segismundoren aita. Herriari zer gertatuko zaion kekaztuta dago. Ahula eta zalantzatia da. Jakintsua da: matematika, zientziak, astrologia ezagutzen ditu baina jakinduri hori ezin du gobernuaren ekintzetan aplikatu. Beldur dio Segismundori. Amaieran bere hankasartzeak onartu zituen.
- Clotaldo: Basilioren lekaio: Erregea kenduta berak bakarrik ikus dezake Segismundo. Berak irakatsi dio dakien guztia. Antzazlanean zaharra da baina maitasun ugari ezagutu ditu gazte garaietan. Rosaura bere alaba da. Sineskeriaren sinboloa da.
- Astolfo: Moscoviako dukea. Basiliorekin tratu bat egingo du Poloniako tronua mantentzeko. Rosaurarekin maiteminduta dago baina bere helburuak lortzeko Estrellarekin ezkontzeko prest dago.
- Estrella: Ederra eta aitoren alaba, Astolforekin ezkontzeko prest dago horrela tronua eskuratzeko. Esan behar da Astolfo eta Estrella lehengusu-lehengusinak direla eta biak Basilioren ilobak direla.
- Clarín: Rosauraren laguna asmotsua da. Antzezlanaren arketipo komikoa da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Calderónen antzezlana hiru ekitaldietan antolatuta dago:
- Lehenego ekitaldian Clarín eta Rosaura Segismundo entzerratuta dagoen dorrera heltzen dira. Ekiataldia bien askatasunarekin dator.
- Bigarren ekitaldia Segismundo errege-jauregian esnatzen denetik bere monologo ospetsu arte doa.
- Hirugarren ekitaldia herriak Segismundo askatu nahi duen unetik erregeak Segismundo Poloniako hurrengo errege bezala izendatua izan arte.
Euskarazko bertsioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xabier Payak euskaratu zuen 2013an, Erein argitaletxean.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Antzezlanaren testua Cervantes Virtual webgunean.
- (Gaztelaniaz):Espainiako Telebistak 70.hamarkadan egindako bertsio osoa.
- (Gaztelaniaz):Antzezlanaren azterketa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizitza amets |