Biznaga
Itxura
Biznaga | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Leinua | Apieae |
Generoa | Ammi |
Espeziea | Ammi visnaga |
Basionimoa | Daucus visnaga |
Biznaga (Ammi visnaga) Apiaceae familiako landarea da,[1] Europan, Asian eta iparraldeko Afrikan jatorria duena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteroko landare bat da, 80 cm arteko altueratun zurtoinak ateratzen dituen. Azpialdetik ateratzen diren hostoek 20 cm-ko luzera hartzen dute. Zurtoinaren puntan lore txikiz osaturiko infloreszentzia ateratzen du, aterkin itxura hartzen duena.
Fruitua txikia da, 3 mm ingurukoa, arrautzaren itxurakoa eta ile pixkat du.[2]
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giltzurruneko harriak tratatzeko biznagaren fruituez egindako infusioa erabili izan zen Antzinako Egipton.
Gaur egun bularreko angina tratatzeko ere erabiltzen da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (xls) BSBI List 2007. Botanical Society of Britain and Ireland.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Ingelesez) Waltenberger, Birgit; Mocan, Andrei; Šmejkal, Karel; Heiss, Elke H.; Atanasov, Atanas G.. (2016-06). «Natural Products to Counteract the Epidemic of Cardiovascular and Metabolic Disorders» Molecules 21 (6): 807. doi: . ISSN 1420-3049. (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).