(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Brenda Chapman - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Brenda Chapman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brenda Chapman

Bizitza
JaiotzaBeason (en) Itzuli1963ko azaroaren 2a (60 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTamalpais Valley (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Kevin Lima  (1982 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCalifornia Institute of the Arts (en) Itzuli
Lincoln College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, animatzailea, storyboard artist (en) Itzuli, aktorea eta zinema ekoizlea
Enplegatzailea(k)Walt Disney Studios  1994)
Jasotako sariak

brenda-chapman.com
IMDB: nm0152312 Allocine: 26405 Allmovie: p189034 Edit the value on Wikidata

Brenda Chapman (1962ko azaroaren 1a, Beason, Illinois, Estatu Batuak) irudi animatzailea, gidoilaria, zuzendaria, produktorea, eta idazlea da.

1998an, DreamWorks Animationen The Prince of Egypt[1] deritzon animaziozko filma bat zuzendu zuen lehenengo emakumea izan zen. 2012an, Disney/Pixar-en Brave filma zuzendu zuen Mark Adrewsekin eta Steve Purcellen zuzendaritzarekin batera. Lan honekin oskar saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen Animaziozko film onenaren kategorian.

Lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brenda [2] Beason,Illinois-en jaio zen, bost anai-arrebetatik txikiena. Lincon Collegean (Illinois) ikasi zuen, bertan Arteetako Associate of arts mentzioa jaso zuen. Ondoren Kaliforniara joan eta animazioa ikasi zuen California Institute of Arts (CalArts) institutuan.

Graduatu bitartean, Chapman telebista batean animazio sailean aritu zen lanean udako oporretan. 1987an, Arte Ederretan graduatu zen, animaziozko pertsonaien espezializazioan, eta 1998an animazio zuzendari lanerako kontratatu zuten Sirenatxoa filmerako (1989). Ondoren, Chapmnan ilustratzaile bezala lan egin zuen The Rescuers Down Under (1990) eta Beauty and the Beast (1990) filmetan. Bertan, Roger Allersekin lankidetza estuan aritu zen, filmean erabilitako funtsezko sekuentzia eta motiboak definitzen. Beranduago, moldatzaile lanean aritu zen. Marrazki bizidun luzemetrai bat egin zuen lehen emakumea izan zen, The Lion King filmean(1994).

1994ko udazkenean, Chapman DreamWorks Animation-ean lanean aritu zen. 1998an The Prince of Egypt lan egin zuen Steve Hickner eta Simon Wellsekin batera. Estudio garrantzitsu bateko lehen emakume zuzendaria izan zen. Chicken Run-en lan egin zuen, eta DreamWorks-en zenbait proiektutan ere lan egin zuen, estudioa utzi aurretik. 2003ko maiatzean, Chapman eta Allers-ek, Tam Lin zuzenduko zutela iragarri zuten, Eskoziako folk baladaren egokitzapena, Sony Pictures Animation-erako[3].

Urte horretan bertan, Chapman Pixar-era joan zen Joe Ranft lankide oihak gonbidatuta, bertan Cars filmerako (2006) lan labur bat izan zuen. 2008ko apirilean, Chapman Brave(2012) pelikularen zuzendari izendatu zuten, Pixarreko lehen emakume zuzendaria izan zen[4]. 2010eko urrian, ordea, Mark Andrewsek ordezkatu zuen, John Lasseterrekin izandako desadostazunengatik[5]. 2012ko uztailean, Chapmanek aholkulari lana egin zuen Lucasfilm Animation-en, eta Strange Magic-en (2015)[6][7][8] animazio zuzendaritzan laguntzen. Pixarera itzuliko ote zen galdetu zitzaionean, Chapmanek erantzun zuen ez zuela bertara itzultzeko gogorik, giroa eta lidergoa ez zetozela bat berarekin.

2013an, DreamWorks Animation[9][10] era itzuli zen, bertan Rumblewick [6][11]garatzen lagundu zuen. Ondoren, Capmanek DreamWorks utzi zuen. 2016. urtetik aurrera, Chapman Lima Productionsentzako proiektuak garatzen hasi zen, Kevin Lima senarrarekin[11][12].

2016ko Maiatzean, Chapmanek Come Away (2020) filma "live-action" teknikaz egingo zuela jakinarazi zen, Alice in Wonderland eta Peter Pan-en[13] aurrekari den fantasiazko drama. 2018ko maiatzean jakinarazi zen Angelina Jolie eta David Oyelowo Alice eta Peterren gurasoen irudiak izango zirela, eta bi aktoreek filmaren produktore izango zirela[14]. Anna Chancellor eta Clarke Peters aktoreekin elkartu ziren abuztuan, eta hilabete berean Londresen filmatzen hasi ziren[15]

2020ko otsailean, jakinarazi zen Chapman prest zegoela Ghost Squad-en "live-action" teknikarekin egokitzapen bat idazteko eta zuzentzeko[16]. Urte horretako abenduan, Chapmanek esan zuen proiektu horretatik "urrundu" zela, eta Limarekin beste proiektu batzuetan lan egitea erabaki zuen[17].

Gaur egun[18], Chapmanek finantzazio txinatarra duen film independente batean lan egiten ari da, eta "Han dinastiaren ipuin folkloriko bat" kontatuko du.

Urtea Izenburua Zuzendaria Idazlea Istoria ikuskatzailea Istoria artista Bestea
1988 Who Framed Roger Rabbit Ez Ez Ez EZ Bai
Oliver & Company Ez Ez Ez Ez Bai
1989 The Little Mermaid Ez Ez Ez Ez Ez
1990 The Rescuers Down Under Ez Ez Ez Ez Ez
1991 Beauty and the Beast Ez Ez Ez Bai Ez
1994 The Lion King Ez Ez Bai Ez Ez
1996 The Hunchback of Notre Dame Ez Ez Ez Bai Ez
1998 The Prince of Egypt Bai Ez Ez Ez Bai
1999 Fantasia 2000 Ez Ez Ez Ez Bai
2000 The Road to El Dorado Ez Ez Ez Gehigarria Ez
Chicken Run Ez Ez Ez Gehigarria Ez
2001 Shrek Ez Ez Ez Ez Bai
2003 Sinbad: Legend of the Seven Seas Ez Ez Ez Ez Bai
2006 Cars Ez Ez Ez Bai No
2007 Ratatouille Ez Ez Ez Ez Bai
2008 WALL-E Ez Ez Ez Ez Bai
2009 Up Ez Ez Ez Ez Bai
2010 Toy Story 3 Ez Ez Ez Ez Bai
2011 Cars 2 Ez Ez Ez Ez Bai
2012 Brave Bai Bai Ez Ez Bai
2015 Strange Magic Ez Ez Ez Ez Bai
2019 The Lion King Ez Ez Ez Ez Bai
2020 Come Away Bai Ez Ez Ez Ez
Urtea Izenburua Oharrak
1984 Heathcliff Ezpainen sinkronizazio zuzentzailea

21 atal

1985–1986 Hulk Hogan's Rock 'n' Wrestling Pertsonaien diseinatzailea

5 atal

1986 Dennis the Menace Ezpainen sinkronizazio zuzentzailea

65 atal

1986–1987 The Real Ghostbusters Animatzailea

76 atal Ezpainen sinkronizazio zuzentzailea 2 atal

1997 Cartoon Sushi esker bereziak

atal 1

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Laura. (2011-10-20). «Brenda Chapman» Animation Insider (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  2. «Abril 2018.- Brenda Chapman (1962) - Ayuntamiento de Villafranca de los Caballeros» villafrancadeloscaballeros.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  3. (Ingelesez) Harris, Dana. (2003-05-09). «Sony tooning new animation unit» Variety (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  4. (Ingelesez) Fritz, Dade Hayes,Ben; Hayes, Dade; Fritz, Ben. (2008-04-08). «Disney unveils animation slate» Variety (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  5. (Ingelesez) Sperling, Nicole; Times, Los Angeles. (2011-05-25). «When the glass ceiling crashed on Brenda Chapman» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  6. a b «You are being redirected...» www.animationmagazine.net (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  7. «Surprise! George Lucas Wrote A Disney Animated Movie Call | The Playlist» web.archive.org 2015-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  8. «411MANIA | Strange Magic Review» web.archive.org 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  9. «Marin's Brenda Chapman shares Oscar glory for 'Brave' with her teenage daugthter - Marin Independent Journal» web.archive.org 2013-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  10. (Ingelesez) McIver, Brian. (2012-12-09). «Director behind Brave reveals her agony at getting kicked off film» Daily Record (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  11. a b (Ingelesez) Failes, Ian. (2016-09-26). «Life After Pixar: An Interview with Brenda Chapman» Cartoon Brew (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  12. «Story and Technology | San Francisco ACM SIGGRAPH» web.archive.org 2015-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  13. (Ingelesez) Hipes, Patrick. (2016-05-11). «‘Brave’ Director Brenda Chapman To Make Live-Action Debut With ‘Come Away’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  14. (Ingelesez) Jr, Mike Fleming. (2018-05-30). «Angelina Jolie & David Oyelowo To Star In Fantasy ‘Come Away’; ‘Brave’ Helmer Brenda Chapman’s Live-Action Debut» Deadline (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  15. (Ingelesez) Hipes, Patrick. (2018-08-10). «‘Come Away’ Fantasy Pic Starring Angelina Jolie And David Oyelowo Adds Cast, Begins Shoot» Deadline (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  16. (Ingelesez) N'Duka, Amanda. (2020-02-05). «‘Come Away’ Director Brenda Chapman To Direct ‘Ghost Squad’ Adaptation Based On Upcoming Scholastic Book» Deadline (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  17. (Ingelesez) Erbland, Kate. (2020-11-15). «‘Brave’ Oscar Winner Brenda Chapman Teases a Possible Return to Animation» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  18. «Brenda Chapman: “La forma de retratar a las mujeres en el cine animado ha cambiado”» Ameco Press 2018-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).