Bununera
Bununera | |
---|---|
Bunun | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 38.000 (2002) |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak Formosan (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | bnn |
Ethnologue | bnn |
Glottolog | bunu1267 |
Wikipedia | bnn |
UNESCO | 2029 |
IETF | bnn |
Bununera (autonimoa bunun) Taiwan uharteko Bunun herriak hitz egiten duen hizkuntza da. Formosar hizkuntza-familiako kide da, zeintzuk geografikoki Austronesiar hizkuntza gisa sailkatzen diren. Bost dialekto ditu: Isbukun, Takbunuaz, Takivatan, Takibaka eta Takituduh. Isbukun dialektoa da hiztun gehien dituena eta Taiwan hegoaldean hitz egiten da gehienbat. Takbunuaz eta Takivatan dialektoak aldiz, uhartearen erdialdean mintzatzen dira gehienbat. Takibaka eta Takituduh iparraldeko dialektoak dira. 1970. urtera arte hizkuntza seigarren dialekto bat zuen, Takipulan izenekoa, gaur egun desagertua dena.
Saaroa eta Kanakanavu herriek, zeinak Bunun herriarekin lurrak partekatzen dituzten herri txikiagoa diren, bununera hartu dute haien hizkuntzatzat. 2002. urtean 38.000 pertsona inguruk zuten hizkuntza ama hizkuntzatzat.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Adelaar, K. Alexander. (2004). The Coming and Going of ‘Lexical Prefixes’ in Siraya. The University of Melbourne.