Carballo (Coruña)
Carballo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Galiziako udalerrien zerrenda | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Galizia | ||||||||||
Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Evencio Ferrero Rodríguez (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Carballo | ||||||||||
Posta kodea | 15100 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 15019 | ||||||||||
Herriburua | Carballo (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°13′00″N 8°41′00″W / 43.216666666667°N 8.6833333333333°W | ||||||||||
Azalera | 186,09 km² | ||||||||||
Altuera | 106 m | ||||||||||
Mugakideak | Malpica de Bergantiños, Ponteceso, Coristanco, Tordoia, Cerceda eta A Laracha | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 31.416 (2023) −16 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 169 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 981 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | C | ||||||||||
carballo.gal |
Carballo Coruña probintziako udalerria da, 2004an 29.521 biztanle zituena eta Bergantiños eskualdeko hiriburua. 18 parrokia ditu bere baitan.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carballo Mariñas eta Costa da Morteren artean kokaturik dago, eta komunikabide onak dauzka Galiziako hiri garrantzitsuenekin, hau da, Coruñarekin eta Vigorekin. Udalerria 18 parrokiez osaturik dago, dena den biztanleriaren %60 erdiguneko parrokian bizi da Anillons ibaiaren ondoan.
Carballo inguratzen duten mendien artean, hegoaldean A Peniqueira eta El Castro daude (350 metro ingururekin), Monte Calvelo (389 metro) eta Monte Alto (483 metro), hego-ekialdetik mendebaldera Carballo zeharkatuz. Bestalde Taboada ibaian Entrecruceseko urjausia aipagarri da, Galiziako txokorik ederrenetarikoa.
Parrokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria 1836. urtean osatu zenean, honako 18 parrokiak ezarri ziren: Aldemunde, Ardaña, Artes, Berdillo, Bértoa, Cances, Carballo, Entrecruces, Goiáns, Lema, Noicela, Oza, Razo, Rus, Rebordelos, Sísamo, Sofán eta Vilela.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroan Carballoko iharduera ekonomiko nagusia meatzaritza izan zen. Erromatarren garaian esaterako, hainbat meategi ustiatzen ziren Carballo inguruko mendietan. Ondoren, nekazaritza nagusitu zen, eta XIX. mende amaieratik meagintza berriro ere. Nekazaritzarekin batera, arrantza izan da garrantzitsuena Carballon. XX. mendean zehar, zerbitzuek garrantzi handiagoa hartu dute, eta horrela gaur egun herriko biztanleri aktiboaren gehiengoa 3. sektorean aritzen da lanean.
Industriari dagokionez, Bértoako industrialdean kokatzen da gehienbat, plastiko ekoizpena eta automobilgintzako enpresak bilduz.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz)(Gaztelaniaz) Carballoko udalerriaren webgune ofiziala.