(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Celjeko gaztelua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Celjeko gaztelua

Koordenatuak: 46°13′12″N 15°16′19″E / 46.22°N 15.272°E / 46.22; 15.272
Wikipedia, Entziklopedia askea
Celjeko gaztelua
Celjski grad
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaCity Municipality of Celje
Koordenatuak46°13′12″N 15°16′19″E / 46.22°N 15.272°E / 46.22; 15.272
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1322
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Celjeko gaztelua (eslovenieraz: Celjski grad) Celje hirian dagoen gaztelua da, dagoeneko hondarretan dagoena. Garai batean Esloveniako gaztelurik handiena izan zen, Celjeko kondeen egoitza.

Laško harana zeharkatzen duen Savinja ibaiaren meandro batean kokatzen da etahiru muino hartzen ditu.

Celjeko gazteluaren lehen aipamena 1322koa da. Dena dela XIII menderako jadanik gotorleku bat bazen bertan baina ziurrenik erre egingo zen Sanneck eta Auffenstein jaunen arteko borroketan.

Gaztelu berria gotortu egin zuten eta iparraldean dorrea ere eraiki zuten. 1341 urtean Celjeko kondeek jauregi bihurtu zuten beraien egoitza izan zedin. Ekialdean hiru solairutako dorrea eraiki zuten, gaur egun ondoen kontserbatzen dena. Hegoaldean San Andres dorrea eraiki zuten. 1348ko lurrikarak jauregiaren zati bat suntsitu zuen baina berreraiki egin zuten.

XVI menderako Esloveniako gaztelu garrantzitsuena ezezik Ekialdeko Alpeetako garrantzitsuena ere izan zen. 5.500 m²-ko azalera zeukan. Baina hurrengo mendean garrantzia estrategikoa galdu zuen eta gaztelua poliki poliki bertan behera utzia izan zen. XVIII mendean herritik gertuen zegoen zatia berriztu zuten. 1803an Andrej Gorišek nekazariak erosi zuen harrobi gisa erabiltzeko. 1846an Estiriako gobernadoreak erosi zuen eta 1882an Celjeko museoa bertan ezarri zen.

XX mendearen bukaeran zati batzuk berriztu eta gaur egun turismoari begira dago. Urtero 60.000 bisitari izaten ditu eta kontzertuak ere antolatzen dira bertan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]