(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Txaparral - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Txaparral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chaparral» orritik birbideratua)
Txaparrala, Santa Ynez mendietan, Santa Barbara hiritik hurbil, Kalifornia, AEB.

Txaparrala munduko hainbat bioklimetan dagoen landaredi zehatz batez osatutako eremua da. Zuhaixkaz eta sastrakez osatua dago. Berez, gainontzeko hizkuntza guztiak gaztelaniazko Chaparral hitza erabiltzen duten arren, gaztelaniazko hitza bera ere euskarazko txaparro hitzetik omen dator.

Nagusiki AEBetako Kalifornia eta Mexikoko Kalifornia Beherean kokatzen da, baina klima mediterraneoarra duten munduko beste zenbait tokietan ere badago, adibidez, AEBetako Texas eta Oregon estatuetan, Mediterraneoaren kostalde inguruko herrialdeetan (Europako hegoaldea eta Afrikako iparraldea), Txile erdialdean, Hego Afrikako Lurmutur Hiriaren inguruan, Kaledonia Berriaren zenbait eremuetan, eta Australiako mendebalde eta hegoaldean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]