Chimborazo
Appearance
Chimborazo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6.263,47 m |
Prominentzia | 4.122 m |
Mota | mendi eta Geruza-sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°28′09″S 78°49′03″W / 1.4692°S 78.8175°W |
Mendikatea | Andeak |
Estatu burujabe | Ekuador |
Province of Ecuador | Chimborazo probintzia |
Babestutako-eremua | Chimborazo Fauna Production Reserve (en) |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | +1880-01-04T00:00:00Z $2 eta 550 |
Geologia | |
Garaia | Paleogeno |
Chimborazo geruza-sumendi inaktibo bat da, Ekuadorko mendirik altuena. Bere azken erupzioa ziurrenik K.a. 1. milurtekoan gertatu zen, baina gaur egun elurrak estaltzen du galdara.
XIX. menderarte sumendi hau munduko mendirik altuena zela uste izan zen eta, horregatik XVII. eta XVIII. mendeetan bertara igotzeko saiakera ugari egon ziren.
Punturik urrunena Lurraren erdigunetik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chimborazoren tontorra Lurraren erdigunetik urrunen dagoen puntua da. Everest mendia baino urrunago dago Lurraren erdigunetik, izan ere Lurraren itxura esfera bat baino oboide bat da eta, beraz, ekuatoretik gertuago dauden puntuak urrunago daude. Konkretuki erdigunetik 6.384,4 kilometrora dago.
Bigarrena Huascarán mendia da.