chmod
chmod (change mode) fitxategi edo direktorio baten sarbiderako baimenak definitzeko balio duen UNIX inguruneetako komandoa da. Fitxategi bakoitzak 9 balio ditu baimen hauek adierazteko, baiezta edo ezezta daitezkeenak.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]chmod komandoaren egitura hau da:
$ chmod [aukerak] modua[,modua] fitx1 [fitx2 ...]
Fitxategiaren Baimenak ikusteko ordea, beste komando hau erabiltzen da:
$ ls -l fitxategi
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fitxategi bakoitzak baimen ezberdinak izan ditzakete erabiltzaile talde ezberdinetarako. Hauek dira Erabiltzaile taldeak:
Erreferentzia | erabiltzaile klaseak | Deskribapena |
---|---|---|
u | erabiltzailea (user) | jabea |
g | taldea (groups) | fitxategiaren taldean dauden erabiltzaileak |
o | besteak (others) | gainontzekoak |
a | denak (all) | denak batera, ugo |
Erabiltzaile horiek izan ditzaketen baimenak hauek dira:
Modua | baimena | Deskribapena |
---|---|---|
r | read (irakurketa) | Fitxategi edo direktorio bat irakurtzeko baimena. |
w | write (idazketa) | Fitxategian aldaketak egiteko baimena. |
x | execute (exekutatzea) | Fitxategia exekutatzeko baimena. |
X | special eXecute (exekutatze berezia) | modu bereziak |
s | setuid/gid | modu bereziak |
t | sticky | modu bereziak |
Baimen esleitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baimenak bi eratara eslei daitezke sinbolo bidez (erabiltzaile eta baimenak zehaztuz) edo zenbaki bidez (erabiltzaile bakoitzerako baimenak adierazten dituen zenbaki bat sartuz):
Sinbolo bidezkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baimenak esleitzerakoan hainbat modu daude
Eragiketa | Deskribapena |
---|---|
+ | adierazitako moduak batzen dizkio adierazitako klaseari |
- | adierazitako moduak kentzen dizkio adierazitako klaseari |
= | adierazitako moduak ezartzen dizkio adierazitako klaseari |
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakurketa eta idazketa baimenak esleitzea karpeta edo direktorio baten jabea eta talderi:
$ chmod ug+rw karp1
$ ls -ld karp1
drw-rw---- 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1
Denei fitxategi baten idazketa baimena kentzea:
$ chmod a-w fitx1
$ ls -l fitx1
-r-xr-xr-x 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua fitx1
Karpeta baten erabiltzaile eta taldeari irakurketa eta exekutatze baimenak soilik ezartzea eta idazketa baimenik ez dutela izango ziurtatzen da:
$ chmod ug=rx karp1
$ ls -ld karp1
dr-xr-x--- 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1
Zenbaki bidezkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]# | baimenak | |
---|---|---|
7 (111) | (rwx) | Osoa |
6 (110) | (rw-) | Irakurri eta idatzi |
5 (101) | (r-x) | irakurri eta exekutatu |
4 (100) | (r--) | irakurri bakarrik |
3 (011) | (-wx) | idatzi eta exekutatu |
2 (010) | (-w-) | idatzi soilik |
1 (110) | (--x) | exekutatu bakarrik |
0 (000) | (---) | baimenik gabe |
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpeta baten Jabeari baimen guztiak ematea eta beste erabiltzaileei idazteko baimena ez ematea:
$ chmod 755 karp1
$ ls -l karp1
drwxr-xr-x 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua karp1
baimen guztiak ematea fitxategi bati:
$ chmod 777 fitx2
$ ls -l fitx2
-rwxrwxrwx 2 Jabea Jabea 4096 SortzeData SortzeOrdua fitx2