Cumann
Itxura
Cumann (irlanderaz "Elkarte" esan nahi du, pluralez cumainn) irlandar alderdi politikoen tokian-tokiko unitate edo talde txikiena da. Cumann izendapenak beste elkarte ez-politikoak izendatzeko ere erabili ohi da, batez ere kultur eta kirol elkarteak, adibidez Cumann na nGaedhael edota Cumann na mBan.
Usadioz Sinn Féin eta Fianna Fáil alderdiek heuren tokian-tokiko taldeak izendapen honekin izandatu ohi izan dituzte. Fine Gael alderdiak ere Clare konderriko bere taldeak izandatzeko ere erabili ohi du.