(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Beltxarga oihulari - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Beltxarga oihulari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cygnus cygnus» orritik birbideratua)
Beltxarga oihulari
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaCygnus
Espeziea Cygnus cygnus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa331 g
arra: 14 kg
emea: 8,75 kg
Zabalera2,29 m
Kumaldiaren tamaina4,5
Errute denbora36 egun

Beltxarga oihularia (Cygnus cygnus) Asia eta Europan bizi den Anatidae familiako eta Anseriformes ordenako hegazti bat da.

Asiako Europako eta Atlantiko Ozeanoaren iparraldean kokatzen diren irla batzuetan bizi da. Kontinente hauetako iparraldetan eta Groenlandian ugaltzen da. Udazkenean eta neguan leku beroetara joaten da, adibidez: Mediterraneo itsasora , Kaspiar itsasora eta Txinako Ozeano Bareko kostetara.

Beltxarga kantaria hegazti handia da. Arrak 1,65 m altuera dauka, 10,8 kg batez besteko pisua 12 kg-tara iritsi badaiteke ere. Emea txikiagoa da, batez besteko pisua 8,1 kg da. Hegazti hauen hego-luzera 2,05 m eta 2,35 m artean dago. Bi sexuko aleek lumaje kolore bera daukate, txuria. Beste beltxarga txuriek ez bezala moko azpialdea horia daukate.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]