Delorean
Delorean | |
---|---|
Delorean Williamsburg Brooklynen | |
Datuak | |
Jatorria | Zarautz (Gipuzkoa) |
Musika mota | Indie, indie pop, elektronikoa |
Urteak | 2000 - egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Mushroom Pillow, Matador Records, True Panther Sounds Arts & Crafts México |
Taldekideak | |
Igor Escudero Guillermo Astrain Unai Lazkano Ekhi Lopetegi | |
Lehengo taldekideak | |
Tomás Palomo | |
Informazio gehigarria | |
Deloreanen Myspacea | |
Delorean Zarautzen sortutako, baina Bartzelonan bizi diren indie-rock elektroniko estiloko musika taldea da. 2000. urteko martxoan sortua, AEB, Espainia, Errusia, Frantzia, Alemania, Norvegia eta Mexikoko zerrendetan egon den taldea dugu. Ingelesez abesten dute.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000an Zarautzen (Gipuzkoa) 4 lagunek sortu zuten taldea; Ekhi Lopetegi (ahotsa eta gitarra), Unai Lazkano, Tomas Palomo eta Igor Escudero. Hasiera batean emo-rock musika egiten bazuten ere, azkar pasa ziren pop-rock elektronikoaren eszenara. Diskotik-diskora eboluzionatzen joan den estiloa dugu Deloreanek jotzen duena. Disko ezberdinetan honako musika estiloak nahastu ditu bandak: alternative, electro, techno, indie, after-punk, new wave eta house-a besteak beste. Joy Division, Radio 4 edota New Order eta The Cure ditu influentziazko bandak.
2009an kaleratu zuten Ayrton Senna EPak "dantzarako musikaren" estiloan sartzen da. Azken album honetako Seasun abestiak single onenaren saria eta album osoak musika berri onenaren sariak jaso zituzten Pitchfork aldizkariaren eskutik[1][2]. Ayrton Senna albumak ere, NME, The Fader, The Guardian, XLR8R, ABC News eta MTV komunikabideen aipamen zoragarriak izan ditu.
2008az geroztik, abesti propioak konposatzeaz gain, Lemonade, Franz Ferdinand, The Mistery Jets edota The Big Pink bezalako taldeen abestien bertsioak egin dituzte.
2013ko urrian bahiketa birtual bat jasan zuten Mexiko Hirian.[3]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Silhouettes (Bcore Disc, 2001)
- Delorean (Bcore Disc, 2004)
- The Metropolitan Death EP (Bcore Disc, 2005)
- Into The Plateau (Bcore Disc, 2006)
- Transatlantic KK (Simple Social Graces, 2007)
- Ayrton Senna EP (Mushroom Pillow - Fool House, 2009)
- Subiza (Mushroom Pillow, 2010)[4]
- Apar (2013)[5]
- Mikel Laboa (Elkar, 2017)[6]
Kanta arrakastatsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NYGAPS (Delorean, 2004)
- Metropolitan death 3 (The Metropolitan Death EP, 2005)
- As time breaks off (Transatlantic KK, 2007)
- Deli (Ayrton Senna EP, 2009)
- Seasun (Ayrton Senna EP, 2009)
Beste artisten bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Teenagers "Love no" (XL recordings 2008)
- The Mystery Jets "Half in love with Elizabeth" (Rough Trade 2008)
- Lemonade "Big Weekend" (True Panther Sounds 2008)
- The Big Pink "Too young to love" (House Anxiety 2008)
- Glasser "glad" (True panther sounds 2009)
- El Guincho "kalise" (Young turks 2009)
- Franz Ferdinand "live alone" (Domino 2009)
- The XX "islands" (Young turks 2009)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaztea maketa lehiaketa: 2002 (entzuleen saria)[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ pitchfork.com
- ↑ www.pinpointmusic.com
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. (2013-10-09). «Bahiketa igarota, etxerako bidea hartuko dute Deloreaneko kideek» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Delorean - Subiza» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Delorean - Apar» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
- ↑ Mikel Laboaren lanean oinarritutako diskoa argitaratuko du Delorean taldeak. (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
- ↑ «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).