Diorita
Diorita | |||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Feldespato Hornblenda Piroxeno Augita | ||
Dentsitatea | 2,8 [1] g/cm3 | ||
Maximoa | 3,0 g/cm3 |
Diorita arroka igneo plutoniko bat da. Batez ere feldespatoa, hornblenda eta piroxenoa eduki ohi du. Kolore grisa izan ohi du, mineral ilun asko dituelako. Batzuetan augita bezalako olibinoak ditu; kasu horietan ferrodiorita izenez ezagutzen da, gabroetarako erdibideko pausua.
QAPF sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]QAPF diagraman leku bera erabiltzen dute dioritek eta gabroa bezalako arroka mafikoek. Bi hauen artean bereizteko hainbat modu daude:
- Anortosita kopurua zehaztu badaiteke, %50a baino gutxiago bada kopurua diorita izango da, eta bestela gabroa. [2]
- Anortositaren kantitatea ezin bada zehaztu, orduan mineral mafikoen kopuruarekin egingo da zehaztapena. Hauek %30a baino gehiago badira gabroa izango da eta bestela diorita.
Edozelan ere kuartzo kopurua inoiz ez da %5a baino handiagoa izango eta feldespato alkalinoaren kopurua ez da inoiz %10etik gorakoa izango.
Dioritak duen feldespato alkalinoa %10etik %35era badoa, orduan monzodiorita izena hartuko du. Horretaz gain kuartzo kantitatea %5etik %20 badoa kuartzo monzodiorita izango da. Kuartzo kantitatea %5etik %20ra badoa, baina feldespato alkalinoaren kantitatea ez bada %10a baino gehiago kuartzo diorita izango genuke. Azkenik feldespato alkalinoa %30a baino txikiagoa eta %7 baino txikiagoa bada, eta kuartzoa %20tik %60ra badoa granodiorita bat izango genuke.
QAPF diagramaren APF aldean kokatzen bagara, eta feldespatoideen kantitatea %10 baino gutxiago balitz, orduan diorita feldespatoidetsua izango genuke. Feldespatoideak %10etik %60ra badoaz feldespatoide diorita izango genuke. Bestalde kasu berdinekin feldespato alkalinoen %10etik %40ra izango bagenu eta feldespatoideen %10a baino gutxiago monzodiorita feldespatoidetsua dugu eta feldespatoideen kantitatea %10etik %60ra eta feldespato alkalinoen kopurua %45etik %7ra balitz feldespatoide monzodiorita izango genuke.
Eraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Granitoekin erlazionatuta daude, baino hauek baino basikoagoak dira. Subdukzio zonetan sortzen dira, gainean dagoen arroka mafikoaren urtze partzialagatik.
Aztarnategi nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arroka ezohikoa da. Ondorengo tokietan agertzen da:
- Europan: Ingalaterra (Leicestershire eta Guernesey), Eskozia (Aberdeenshire), Italia (Sondrio), Alemania (Turingia eta Saxonia) eta beste hainbat tokitan. Korsikan bada korsita izeneko aldaera bat.
- Ozeanian: Zeelanda Berrian.
- Amerikan: Ande mendikatean.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arroka oso gogorra denez zaila da berau lantzea eta ondorioz aintzina granitoa lantzeko erabili izan zen. Hala ere inskripzioak egiteko erabili izan zen, erresistentea izanik iraunkorra delako, horrela diorita bloke batean idatzi zen esate baterako Hammurabiren Kodea.
Arterako oso erabilgarria ez denez eraikuntzarako erabili izan zen, bereziki Inka eta Maien tenpluetan, Ameriketan. Erresuma Batuan kaleetako adokinak egiteko erabili zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dioritazko eskultura.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]