Do maior
Do maior | |
---|---|
Musika | |
Tonalitate erlatiboa | La minor |
Tonalitate paraleloa | Do minor |
Notak | |
do, re, mi, fa, sol, la, si, do |
Do maior tonalitatea (DoM latindar musika notazio sisteman eta C musika notazio sistema anglosaxoian) do notan oinarritutako eskala maior baten oinarritzen da, eta do, re, mi, fa, sol, la eta si notek osatzen dute. Bere klabe armaduran ez dago ez bemolik ez sosteniturik. Bere erlatibo minorra la minor da eta bere tonalitate homonimoa do minor.
Bere musika noten ondorioz, bere tonalitateko akorde maiorrak do maior, fa maior eta sol maior dira, minorrak la minor, re minor eta mi minor dira eta si bere akorde txikitua da.
Do maior musikan erabiltzen den tonalitaterik ohikoenetako bat da. Instrumentu transpositore asko euren jatorrizko tonalitatean entzuten dira do maiorrean idatzitako zati bat jotzea tokatzen zaienean. Adibidez, do maiorrean idatzitako lan bat jotzen duen si bemolean afinatutako klarinete bat si bemol maiorrean entzungo da. Pianoaren tekla zuriak do maiorreko tonalitateari dagozkie. Do maiorrean afinatutako harpa batek bere pedal guztiak erdian jarriak ditu.
Musika klasikoan meza eta tedeum asko do maiorrean idatzita daude.
Do maior tonalitateko musika-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konposizio klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maurice Ravel: Bolero
- Joseph Haydn: 30. sinfonia, S82. sinfonia.
- Wolfgang Amadeus Mozart: 36. sinfonia eta 41. sinfonia "Júpiter".
- Ludwig van Beethoven: 1. sinfonia. Aipagarria da azken mugimendua 5. sinfonian eta beste honena: Pianorako 21. sonata
- Franz Schubert: 9. sinfonia
- Robert Schumann: 2. sinfonia
- Richard Wagner: Die Meistersinger von Nürnberg opera (oberturan eta beste zati batzuetan)
- Georges Bizet: sinfonia do maiorren
- Jean Sibelius: 7. sinfonia
- Terry Riley: In C
Beste musika motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Katedral bat - Berri Txarrak
- Goiko Mendian euskal abesti tradizionala Jesus Guridik moldatua
- Jeiki jeiki euskal abesti tradizionala
- Ikusi mendizaleak - Sabin Lopez de Gereño
- Like a Rolling Stone - Bob Dylan
- Let It Be - The Beatles
- Hallelujah - Jeff Buckley (Leonard Cohen)
- It's Not Unusual - Tom Jones
- Satin Doll - Duke Ellington
- Superman (tema) - John Williams
- I Am A Rock - Simon and Garfunkel
- Super Mario Bros (tema) - Koji Kondo
- La Bamba - Los Lobos
- Errusiar Federakundearen ereserkia
- Have You Ever Seen The Rain - Creedence Clearwater Revival
- Great Balls of Fire - Jerry Lee Lewis
- Piano Man - Billy Joel
- Dammit, All The Small Things - Blink 182
- I Love to See You Smile - Randy Newman
- Look what you've done - Jet
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskala diatonikoak eta tonalitateak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkerreko zutabeko zenbakiak adierazten du eskalak zenbat sostenitu eta bemol dituen. |