Edem Kodjo
Édouard Kodjovi Kodjo (Sokodé, 1938ko maiatzaren 23a - Paris, 2020ko apirilaren 11), normalean Edem Kodjo deitua, Togoko lehen ministroa izan zen.
Togoar Herriaren Batasuna alderdiaren sorreran parte hartu zuen eta idazkari nagusia izendatu zuen. "Liburu berdea" ere idatzi zuen, togoar alderdi bakarraren oinari ideologikoa izan zena. Finantza ministro eta Kanpo Harremanetako ministro izan zen Gnassingbé Eyadémaren gobernuan. 1977an, Afrikako Batasuneko idazkari nagusia izendatu zuten. Aldi horretan, Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra Batasuna sartu zen. Agintaldian amaitu ondoren, Sorbonan irakasle izan zen. 1991n Togora itzuli zen eta oposizioko alderdi bat sortu zuen. 1994an Eyadémak lehen ministro izendatu zuen eta 1996an ordezkatu zuten. 2005 eta 2006 bitartean lehen ministro izan zen berriro.
Artikulu hau Togoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |