(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Autore - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Autore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egile» orritik birbideratua)

Autorea edo egilea lan bat (artistikoa, zientifikoa edo literarioa) sortzen duen pertsona da. Lan literarioen kasuan, egilea idazlea da. Sortze-adigai horretan ere aurretik egindako lan baten aldaketa onartzen da. Garaien arabera egile-adigaia aldatuz joan da; gaur egungo ikuskera Pizkundetik dator, eta adigai hauekin lotzen da: originaltasuna, autoritatea eta jabego morala, intelektuala eta ekonomikoa.

Etimologikoki autore hitza latinetik dator, "auctor, -ōris", euskaraz "ekoizle", "sortzaile", "egile", "aita", "aitona", "arbaso", "fundatzaile".

Literaturaren arloan, hizkuntza helburu artistikoak lortzeko pertsona idazlea, autorea edo egilea da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Horrela dio Jon Kortazarrek Literatura Terminoen Hiztegian, 398.or.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]