Ekoien (Izarbeibar)
Ekoien | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
Udalerria | Gares |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Ekoien |
Posta kodea | 31100 |
Herritarra | ekoiendar, ekoiandar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′05″N 1°48′02″W / 42.73479127°N 1.80065739°W |
Distantzia | 18,6 km (Iruñetik) |
Ekoien[1][a] edo Ekoiengaitz[b] (izarbeibarreraz: Ekoian)[c] Izarbeibarrako Gares udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
1950eko hamarkadan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Garesko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak ekoiendarrak (izarbeibarreraz: ekoiandarrak) ziren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekoien toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ecoien (1110)
- Ecoin (1203)
- Ecoyen gaiz (1232)
- Coyen (1330)
- Ecoyen (1366)
- Ecoyen (1534)
- Ecoyen (1776)
- Ecoyen (1802)
- Ecoyen (1975)
- Ekoien (1998)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekoien Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Gares udalerrian.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gares udalerria, iparraldetik hegoaldera, luzera handiko udalerria izanik, klima aldatu egiten da udalerriaren gunea zein den. Horrela, hegoaldean, mediterraneo klima kontinentala nagusitzen da, eta iparraldean klima mediterraneo-azpimediterraneoa dago. Batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean eta 13 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere nahiko aldakorrak dira 500mm batez beste hegoaldean (urteroko egun euritsuak 75 dira), eta 1.000mm iparraldean (urteroko egun euritsuak 100 dira). Udalerriko gunerik menditsuenetan 1.000mm baino gehiago jausten dira urtero.
Garesko jatorrizko landaredia ia erabat galdu da nekazaritzaren eraginaren ondorioz. Oraindik ere, arte eta haritz batzuk badaude (13 hektarea baino ez XX. mendearen amaieran), baina udalerriaren gehienean sastraka eta mota askotako zuhaixkak dira nagusi. Birlandaturiko basoen azalera nahiko handia da, 767 hektarea, eta birlandaketa batez ere Austriatik ekarritako lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltzekin egin zen.
Estazio meteorologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garesen estazio meteorologiko bat dago, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Esteban monasterioa Iratxeko abadiari eman zion Orti I.a Gartzeitzek 1064. urtean. Bertan, ondasunak izan zituzten Jerusalemgo San Joanen Ospitalekoek eta, batez ere, Irantzuko monasterioak, XIII. mendearen erdialdean hamabi lepoko zituen monasterioak. 1366an jendez hustu zen.
1802ko Hiztegiak Guendulaingo kondeen etxe baten existentzia aipatzen du. 7 biztanle zituen 1802an, 10 1858an, 6 1930ean, 5 1940an, bakar bat ere ez 1950ean, eta geroago ez zen ageri biztanleriaren izendegietan.[5]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /ekói.en/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /ekòi.enɣ̞áit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza laugarren eta kamutsa bigarren silaban - ↑ /ekói.an/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Ekoien - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | EKOIEN. (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).