El método (filma)
El método (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | El método |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia, Italia eta Argentina |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | El Mètode Grönholm (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta huis-clos film (en) |
Iraupena | 115 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | El Mètode Grönholm (en) |
Grabazio lekua(k) | Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Marcelo Piñeyro (en) |
Gidoigilea(k) | Mateo Gil Marcelo Piñeyro (en) Jordi Galceran |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gerardo Herrero |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frédéric Bégin (en) |
Argazki-zuzendaria | Alfredo F. Mayo |
The Method (euskaraz: «Metodoa») 2005eko Marcelo Piñeyro argentinarrak zuzendutako thriller film bat da. Jordi Galceran kataluniar antzerkigilearen El mètode Grönholm (2003) antzezlanean oinarritua dago. Eduardo Noriega, Najwa Nimri, Eduard Fernández, Pablo Echarri, Ernesto Alterio, Natalia Verbeke, Adriana Ozores eta Carmelo Gómez aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko gizonezko aktorerik onenaren Goya Saria (Carmelo Gómez) eta Gidoi egokitu onenaren Oscar Saria (Marcelo Piñeyro eta Mateo Gil) irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainia, Madril, enpresa multinazional bateko exekutibo lanpostu baterako zazpi hautagai hautaketa probara aukeztu dira. Bere izaerak elkarren arteanz eharo ezberdinak dira: arrakastaduna, oldarkorra, bere buruan segurtasun eza duen emakumea, kritikoa, zalantzatia. Lehiakortasun giro tentso batean, beldurra eta zalantzak partehartzaileetaz jabetuko dira, norbait beraiei kameren bidez begira dagoelako paranoian erori edo beren arteko bat gainontzekoak aztertzen ari den psikologoa dela sinistuarazteraino. Giro klaustrofobiko honek hautagaien eskrupulu gabezia azaleratuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eduardo Noriega: Carlos
- Najwa Nimri: Nieves
- Eduard Fernández: Fernando
- Pablo Echarri: Ricardo
- Ernesto Alterio: Enrique
- Natalia Verbeke: Montse
- Adriana Ozores: Ana
- Carmelo Gómez: Julio
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2005eko filmak
- Mateo Gilek idatzitako filmak
- Jordi Galceranek idatzitako filmak
- Eduardo Noriegak antzeztutako filmak
- Najwa Nimrik antzeztutako filmak
- Eduard Fernándezek antzeztutako filmak
- Pablo Echarrik antzeztutako filmak
- Ernesto Alteriok antzeztutako filmak
- Natalia Verbekek antzeztutako filmak
- Adriana Ozoresek antzeztutako filmak
- Carmelo Gómezek antzeztutako filmak
- Gerardo Herrerok ekoitzitako filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Goya Sariaren irabazleak
- Argentinako film dramatikoak
- Espainiako film dramatikoak
- Italiako film dramatikoak
- Thrillerrak
- Suspense filmak
- Madrilen girotutako filmak
- 2000ko hamarkadan girotutako filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Film independenteak