Elda Emma Anderson
Elda Emma Anderson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Green Lake, 1899ko urriaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Oak Ridge, 1961eko apirilaren 17a (61 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia bularreko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen 1941) Doktoretza Ripon College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Milwaukee-Downer College (en) Los Alamosko Laborategi Nazionala Oak Ridge National Laboratory (en) |
Kidetza | Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Elda Emma Anderson (Green Lake, AEB, 1899ko urriaren 5a – Oak Ridge, 1961eko apirilaren 17a) AEBetako fisikari eta osasunaren ikertzailea izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Manhattan Proiektuan lan egin zuen Princetongo Unibertsitatean eta Los Alamosko Laborategi Nazionalean, non uranio-235 puruaren lehen lagina prestatu zuen. Wisconsin-Madisongo Unibertsitateko graduatua, fisikako irakasle bihurtu zen Milwaukee-Downer Collegen 1929an. Gerraren ondoren, osasunaren fisikan interesatu zen. Osasunaren Fisika Dibisioan lan egin zuen Oak Ridge Laborategi Nazionalean, eta American Board of Health Physics izenez ezagutzen den ziurtapen profesionaleko agentzia ezarri zuen.
Haurtzaroa eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elda Emma Anderson Green Laken jaio zen, Wisconsinen, 1899ko urriaren 5ean. Edwin A. Andersonen, Wisconsinen jaioa, eta haren emaztearen, Lena (Heller ezkongabea), Alemanian jaioa, alaba zen. Nahiz eta txikitan zenbakiek liluratu, Anderson haur hezkuntzako irakasle bihurtu zen. Geroago zientziarekiko interesa garatu zuen, neurri batean bere ahizpa zaharrenaren eraginagatik, kimikako irakasle laguntzailea zena. Oro har, bere familiak alaba gazteenarentzat itxaropen handiak bazituen ere, denek babestu zuten ahalegin akademikoetan.[1]
1922an, Andersonek unibertsitateko letretako batxilergoa (Bachelor of Arts) lortu zuen Ripon Collegen, eta 1924an, Wisconsin-Madison Unibertsitateko fisikako Arteetako (AM) maisutza amaitu zuen.[2] 1924tik 1927ra, Iowako Estherville Junior Collegen klaseak eman zituen, non fisika, kimika eta matematikako dekanoa izan zen.[3] 1929an fisikako irakasle bihurtu zen Milwaukee-Downer Collegen (Lawrenceko Unibertsitateak bereganatu zuen eliteko emakumezkoen unibertsitatea). 1934an fisika saileko buru izendatu zuten.
Karrera eta ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941ean, Andersonek doktoregoa osatu zuen Wisconsin-Madison Unibertsitatean, "Energia-maila baxuak Co VII eta Ni VIII espektro atomikoetan" tesia idatziz. Amaitu eta berehala, denbora librea eskatu zuen Milwaukee-Downer Collegen zuen postutik, Princetongo Unibertsitateko Ikerketa eta Garapen Zientifikoko Bulegoan Manhattan Proiektuarekin lotutako gerra-ikerketa bat egiteko. Handik gutxira, Anderson kontratatu zuten bere lanarekin jarraitzeko, Alamoseko laborategian. Kokapen berrian, Andersonek fisio nuklearraren oinarrizko parametroak aztertu zituen, neutroien xurgapenarekin eta emisioarekin lotutako atzerapenen analisia barne. Lan horrek egunean hamasei ordu baino gehiago lan egitea eskatzen zuen.[4] Beste lorpen batzuen artean, Andersonek uranio-235 puruaren lehen lagina prestatu zuen laborategian. Han egon zen bitartean, egoitza batean bizi izan zen eta, gainerako egoiliarrak baino zaharragoa izanik (berrogeita hamar urte zituen), bere ardurapean jarri zuten.[4] Gauez lan egiten zuen, galtza bakeroak eta alkandora koadroduna janzten zituen, eta hori ez zen emakume batentzat ohikoa.
Gerraren ondoren, 1947an, Andersonek Los Álamos utzi eta Milwaukee-Downer Collegen irakatsi zuen berriro. Fisika atomikoan egin zuen ibilbideari esker, erradiazioak osasunean zituen ondorioez interesatu zen. 1949an, irakaskuntza utzi eta osasun-fisikako karrera hasi zuen. Bost urte besterik ez zeramatzan Tennesseeko Oak Ridge Laborategi Nazionaleko Osasun Fisikako Dibisioan, hezkuntza eta trebakuntzako lehen burua bihurtu zen. Osasun-fisikan trebatzeko programa berria ezartzen lagundu zuen, eta osasun-fisikan graduatutako bekadunei irakatsi eta aholku eman zien 1949az geroztik.[5]
Andersonek Nashvilleko (Tennessee) Vanderbilt Unibertsitateko irakasleekin ere lan egin zuen, erakunde horretan osasunaren fisikan maisutza programa bat sortzeko. Gainera, gaur egun osasunaren fisikan liderrak diren militarrak, estatuko ofizialak eta federalak eta unibertsitateko irakasleak gaitzeko ardura izan zuen.[6]
Bere betebehar akademikoetatik kanpo, Anderson ezaguna zen arazo akademiko zein pertsonalak zituzten ikasleei laguntzeagatik ere, orientazioa emanez. Kasu batzuetan, jakina zen ikasleei maileguak eman zizkiela, garai zailetan tarte bat partekatzeaz gain.[1]
Andersonek bere arloko lehen nazioarteko ikastaroa antolatu zuen Stockholmen 1955ean; antzeko ikastaroak antolatu zituen Belgikan 1957an eta Mumbain 1958an.[7][8] 1955ean Health Physics Society-ren ezarpena babestu zuen, aldi batez idazkari eta, azkenik, 1959tik 1960ra elkarteko presidente izan zelarik. Urte horretan bertan, American Board of Health Physics izenez ezagutzen den ziurtapen profesionaleko agentzia ezarri zuen.[9] 1956an leuzemia hartu zuen arren, Andersonek ez zuen etsi bere ibilbidean, eta zenbait urtez eutsi zion postuari 1961ean hil zen arte.[4]
Heriotza eta legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1956an, Andersonek leuzemia garatu zuen. Ez zen inoiz ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan. Ia bost urte geroago hil zen Oak Ridgen, Tennesseen, bularreko minbiziak eta leuzemiak jota, ziur asko material erradioaktiboekin egindako lanaren ondorioz, 1961eko apirilaren 17an. Anderson Green Lakeko hilerrian lurperatu zuten, Wisconsinen. Lucille McConnell ahizpak eta Natalie Tarr Millemann ilobak bizirik diraute. Bere obituarioak estaldura ona izan zuen prentsan eta aldizkari zientifikoetan.[3][10][11][12] Omenaldiak ikaskideek eta ikasle ohiek idatzi zituzten.[13][14][15]
Anderson urtero omentzen dute Osasun Fisikako Elkartearen urteroko bileran, Elda E. Anderson Saria elkarteko kide gazte bati aurkezten zaionean.
Argitalpenak (hautaketa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ph.D. Dissertation: Anderson, Elda E. (1941). Low Energy Levels in the Atomic Spectra of Cobalt VII and Nickel VIII. University of Wisconsin—Madison.
- Mack, J. E., & Anderson, E. E. (1944). A 21‐Foot Multiple Range Grazing Incidence Spectrograph. Review of Scientific Instruments. 15(2): 28–36.
- Anderson, E. E., Lavatelli, L. S., McDaniel, B. D., & Sutton, R. B. (1944). Boron cross sections for neutrons from 0.01 to 1000 eV. Atomic Energy Commission.
- Anderson, E. E., Lavatelli, L. S., McDaniel, B. D., & Sutton, R. B. (1944). MEASUREMENTS ON THE CROSS-SECTION OF 94 Pu-239 AS A FUNCTION OF NEUTRON ENERGY IN THE RANGE FROM 0.01 eV TO 3.0 eV (No. LA-91). Los Alamos Scientific Laboratory. New Mexico.
- Anderson, E. E., McDaniel, B. D., Sutton, R. B., & Lavatelli, L. S. (1945). ABSORPTION AND FISSION CROSS SECTIONS OF 94 Pu-239 IN THE NEUTRON ENERGY RANGE 0.01 eV TO 100 eV (No. LA-266). Los Alamos Scientific Laboratory. New Mexico.
- Sutton, R. B., McDaniel, B. D., Anderson, E. E., & Lavatelli, L. S. (1947). The Capture Cross Section of Boron for Neutrons of Energies from 0.01 eV to 1000 eV. Physical Review. 71(4): 272.
- McDaniel, B. D., Sutton, R. B., Lavatelli, L. S., & Anderson, E. E. (1947). The Absorption Cross Section of Gold for Neutrons of Energies from 0.01 to 0.3 eV. Physical Review. 72(8): 729.
- Sutton, R. B., T. Hall, E. E. Anderson, H. S. Bridge, J. W. DeWire, L. S. Lavatelli, E. A. Long, T. Snyder, and R. W. Williams. (1947). Scattering of Slow Neutrons by Ortho- and Parahydrogen. Physical Review. 72(12): 1147.
- Sutton, R. B., T. Hall, E. E. Anderson, H. S. Bridge, J. W. DeWire, L. S. Lavatelli, E. A. Long, T. Snyder, and R. W. Williams. (1947). Neutron diffraction studies of NaH and NaD. Physical Review. 72: 1147–56.
- Anderson, Elda E. (1950). Manual on Radiological Protection for Civilian Defense (No. M-4514). Oak Ridge National Laboratory.
- Anderson, E. E. (1952). Units of radiation and radioactivity. Public Health Reports. 67(3): 293.
- Anderson, E. E. (1954). Education and Training of Health Physicists. Radiology. 62(1): 83–87.
- Lukens Jr, H. R., Anderson, E. E., & Beaufait Jr, L. J. (1954). Punched Card System for Radioisotopes. Analytical Chemistry. 26(4): 651–652.
- Kohl, J., Newacheck, R. L., & Anderson, E. E. (1955). Gaseous and Liquid Tracers for Underground Studies. In Proceedings. University of California.
- Kohl, J., Newacheck, R. L., & Anderson, E. E. (1955). Locating Casing Shoe Leaks with Radioactive Argon. Transactions of the American Institute of Mining and Metallurgical Engineers. 204(12): 213–216.
- Newacheck, R. L., Beaufait, L. J., & Anderson, E. E. (1957). Isotope Milker Supplies 137Ba from Parent 137Cs. Nucleonics. 15(5): 122.
- Beaufait Jr, L. J., Anderson, E. E., & Peterson, J. P. (1958). Development and Preparation of Set of Gamma Spectrometer Standards. Analytical Chemistry. 30(11): 1762–1764.
- Anderson, Elda E. (1959). Assignment report on training course for health physicists. Bombay, India. November–December 1958.
- Zumwalt, L. R., & Anderson, Elda E. (1960). Xe-133 Release Data Obtained to Date on Various Sample Fuel Bodies (No. GA-P-32-257). General Atomic Division. General Dynamics Corp. San Diego, CA.
- Anderson, E. E., Gethard, P. E., & Zumwalt, L. R. (October 1961). Use of the King Furnace in Fission-Product Retention Studies of Graphite Reactor Fuels. In Proceedings of the Second Conference on Nuclear Reactor Chemistry. Gatlinburg, Tennessee (pp. 171–192).
- Anderson, E. E., Gethard, P. E., & Zumwalt, L. R. (1962). Steady-State Release Fraction of Krypton and Xenon Fission Products at High Temperatures from (U, Th) C2-Graphite Fuel Matrix in Out-Of-Pile Experiments (No. GA-3211). General Atomic Div. General Dynamics Corp. San Diego, CA.
- Zumwalt, L. R., Anderson, E. E., & Gethard, P. E. (1962). Fission Product Retention Characteristics of Certain (Th, U) C2-Graphite Fuels. Proceedings. ANS Topical Meeting on Materials and Fuels for High-Temperature Nuclear Energy Applications. 11–13.
- Anderson, E. E., Wessman, G. L., & Zumwalt, L. R. (1962). Fission Product Trapping—Sorption of Cesium by Activated Charcoal. Nuclear Science and Engineering. 12(1): 106–110.
- Zumwalt, L. R., Gethard, P. E., & Anderson, E. E. (1963). Fission-Product Release from 'Single-Crystal' UC2 Particles. Transactions of the American Nuclear Society. 6(1): 132.
- Anderson, E. E., Gardner, J. O., Gethard, P. E., Goeddel, W. V., Hooker, J. R., Lonsdale, H. K., ... & Zumwalt, L. R. (1963). Advanced, Graphite-Matrix, Dispersion-Type Fuel Systems. Annual Report. April 1, 1962 – March 31, 1963 (No. GA-4022;(Pt. 1)). General Atomic Division. General Dynamics Corp. San Diego, CA.
- Anderson, Elda E., & Zumwalt, L. R. (1964). The Diffusion of Barium in Simulated High-Temperature Graphite Fuel Elements. Transactions of the American Nuclear Society. (US). 7.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Sicherman, Barbara; Green, Carol Hurd. (1980). Notable American women : the modern period : a biographical dictionary. Cambridge, Mass. : Belknap Press of Harvard University Press ISBN 978-0-674-62732-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ Personnel Roster, circa 1944–1945, Collection A-84-019, Box 4–8, LANL Archives; "Obituaries: Elda E. Anderson," Physics Today 14, no. 7 (1961); "Questionnaires, Ca. 6/45-7/45," Collection A-84-019, LANL Archives, Los Alamos, New Mexico; Patricia Joan Siegel, and Kay Thomas Finley, Women in the Scientific Search: An American Bio-bibliography, 1724–1979 (Metuchen, N.J. and London: The Scarecrow Press, Inc., 1985).. .
- ↑ a b Atom Bomb worker Dies, Dr. Elda Anderson.. The Milwaukee Journal. Milwaukee, Wisconsin., 16. or..
- ↑ a b c (Ingelesez) Howes, Ruth H.; Herzenberg, Caroline L.. (2015-12-01). After the War: US Women in Physics. Morgan & Claypool Publishers ISBN 978-1-68174-158-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ Morgan, K. Z. (1965). Graduate Programs for the Health Physicist in the United States. Health Physics. 11(9): 895–915.
- ↑ «Elda E. Anderson» Physics Today 14 (7): 68–68. 1961-07-01 doi: . ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ Anderson, Elda E.. (1959). Assignment report on training course for health physicists. Bombay, India. November–December 1958.. .
- ↑ Anderson, Elda E.. (1960). Meetings of the World Health Organization. Technical Program, 1959–1960, p.17. American Society for Metals. Oak Ridge Chapter Yearbook. C'est Bon Restaurant. Knoxville, TN.. .
- ↑ Moeller, D. W.. (1972). History of the American Board of Health Physics. American Journal of Public Health.. , 247–251 or..
- ↑ Elda Anderson, Obituary. Oak Ridge, TN.. .
- ↑ Obituary. Elda Anderson, Pioneer of Health Physics in the Atomic Energy Program, dies at 61.. Health Physics, 5(2): 244. or..
- ↑ Physics Today.. Elda Anderson, Obituary.. Physics Today., 14(7): 68. or..
- ↑ Sanders Jr, S. M.. (1968). Elda Emma Anderson.. Health Physics., 15(3): 217–218. or..
- ↑ Mills, W. A.. (1969). Elda Emma Anderson.. Health Physics., 17(3): 403–404. or..
- ↑ Kathren, Ronald L. The Origins of the Health Physics Society.. Health Physics., 27(5): 419–428. or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elda E. Anderson Award-eko hartzaileen zerrenda Health Physics Society.