Emma Aicher
Emma Aicher | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sundsvall, 2003ko azaroaren 13a (20 urte) |
Herrialdea | Alemania Suedia |
Lehen hizkuntza | alemana |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Emma Aicher (Sundsvall, Suedia, 2003ko azaroaren 13a) Suedian sortutako Alemaniako eskiatzaile alpinoa da, eta suediar herritartasuna ere badu[1]. Gaur egun, Alemaniako Eski Elkarteko C taldeko kide da, eta eslalom eta eslalom erraldoian aritzen da[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aicher ama suediar eta aita alemaniarraren alaba da[3], eta Sundsvall-en (Suedia) hazi zen, non, bere anaia txikia bezala, gurasoengandik ikasi zuen eskiatzen, eta bertako slalom klubean entrenatzen zuen[1][2]. Geroago, bere gurasoekin, Engelberg-en (Suitza) bizi izan zen hainbat urtez, bertako eski klubean entrenatuz[4]. 2019ko martxoan, nazioarteko lehen arrakasta ospatu zuen FIS Haurren Kopako urrezko dominarekin, 16 urte azpiko taldean eslaloma irabazi zuenean Ulrikke Haugenekin batera ―garai hartan oraindik Suediako banderapean[5].
2019ko azaroan, Suediakin ere, parte hartu zuen bere lehen FIS lasterketetako eslalom eta eslalom erraldoian. 2020/2021 denboraldiaz geroztik, Alemanian hasi zen[6], eta Alpeetako entrenamendu aukera hobeekin justifikatu zuen bere nazio aldaketa[1]. 2020ko abenduan egin zuen debuta Europako Kopan, eta 2021eko urtarrilean irabazi zuen bere lehen podiuma lehiaketa horretan, Zell am See-ko eslalomean hirugarren sailkatu baitzen.
2021eko otsailean, epe labur batekin, Cortina d'Ampezzoko Munduko Eski Txapelketarako izendatu zuten[7]. Lasterketa paraleloan bere ibilbideko sailkapenetan hamargarren denborarik azkarrena lortuta, 16 onenen arteko finala galdu zuen[8][9]. Hurrengo egunean, Andrea Filser, Stefan Luitz eta Alexander Schmidekin batera, brontzezko domina irabazi zuen taldekako lehiaketan[10]. Eslalomean, 48. irteera-zenbakiarekin lehiatuz, 33. posturaino aurreratu zuen lehenengo txandan, eta, bigarren txandan, utzi egin zuen[11]. 2021eko martxoaren hasieran, Aicherrek 5. postua lortu zuen juniorren Munduko Txapelketako eslalomean[12], U18ko sailkapen ez ofizialean 1. postua lortuz[13]. Hurrengo astean, Alemaniako txapeldun izan zen eslalomean, Lena Dürr eta Andrea Filser Munduko Kopako titularrak atzean utziz[14].
2021/2022 Munduko Kopako denboraldiaren hasieran, Aicherrek Levi-ko eslalom lasterketako bigarren itzulirako sailkatu zen, 60. zenbakiarekin, eta, azkenean, 14. postuan amaitu zuen[15]. Pekineko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako eslalomean 18. eta eslalom erraldoian 21. postuetan amaitu ondoren, zilarrezko domina irabazi zuen taldekako lehiaketan Lena Dürr, Linus Straßer, Julian Rauchfuss, Kira Weidle eta Alxander Schmidtekin batera. Ia bi aste beranduago, 2022ko Junior Munduko Txapelketan, Aicherrek zilarrezko hiru domina irabazi zituen; Magdalena Egger azkarragoa izan zen, bai jaitsieran, baita eslalom erraldoian ere; eslalomean, ordea, Zrinka Ljutić-ek bakarrik irabazi zion.
2020ko irailetik, Aicher Berchtesgadeneko eski barnetegira joaten da[2]. Aurretik Järpen-eko Skidgymnasiet-en egon zen, Åre udalerriko hiri nagusian[1].
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pekin 2022: 2. talde lehiaketan, 18. eslalomean, 21. eslalom erraldoian
Munduko Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cortina d'Ampezzo 2021: 3. postua talde lehiaketan, 19. lasterketa paraleloan
Munduko Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2 bider lehen 15en artean
Munduko Kopako balorazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Guztira | Eslaloma | Paraleloa | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Sailk. | Puntuak | Sailk. | Puntuak | Sailk. | Puntuak | |
2021/2022 | 71. | 71 | 28. | 59 | 19. | 12 |
Europako Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017/2018 denboraldia: 4. sailkapen orokorrean, 1. eslalomeko sailkapenean, 9. eslalom erraldoiaren sailkapenean
- 2021/2022 denboraldia: 10. eslalomeko sailkapenean
- Podiumeko 3 postu, 2 garaipen barne:
Data | Lekua | Herrialdea | Diziplina |
---|---|---|---|
2021-12-02 | Pasa Thurn | Austria | Eslaloma |
2021-12-03 | Pasa Thurn | Austria | Eslaloma |
Junior mailako Munduko Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bansko 2021: 5. eslalomean
- Panorama 2022: 2. jaitsieran, 2. eslalom erraldoian, 2. eslalomean, 4. super erraldoian, 11. taldeka
Emaitza gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alemaniako 5 txapel (Jaitsiera 2022; Super erraldoia 2022; Eslalom 2021, 2022; Konbinatu alpinoa 2022)
- 14 garaipen FIS lasterketetan
- FIS Haurren Kopa 2019: 1. U16 esalomean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Alpina talangen från Sundsvall tävlar för Tyskland och gör succé i Europacupen, Webseite der Sveriges Television vom 6. Februar 2021, abgerufen am 15. Februar 2021 (schwedisch).
- ↑ a b c Emma Aicher auf dsv-jahrbuch.de, abgerufen am 15. Februar 2021.
- ↑ Kein Weltcup-Rennen, aber WM-Bronze: Ski-Küken Aicher überrascht, dpa-Meldung auf kicker.de vom 17. Februar 2021, abgerufen am 18. Februar 2021.
- ↑ Luana Bösch (2005) gewinnt sensationell den FIS Children Cup 2019 im Riesenslalom. Emma Aicher (2003) gewinnt Gold im Slalom. auf der Webseite des Skiclub Engelberg vom 17. März 2019, abgerufen am 15. Februar 2021.
- ↑ ALPECIMBRA FIS CHILDREN CUP - Slalom U16 - Women - Official Results, Webseite der FIS vom 15. März 2019, abgerufen am 15. Februar 2021 (PDF, 770 kB)
- ↑ Ski Alpin: Klapprott verfehlt das Stockerl knapp auf ovb-online.de vom 21. Januar 2021, abgerufen am 15. Februar 2021.
- ↑ Alpine Ski-WM: Deutsches Technikteam vor der "Zugabe" auf sportschau.de vom 15. Februar 2021, abgerufen am 15. Februar 2021.
- ↑ Cortina d’Ampezzo, Women's Parallel: Official Results Qualification Race, Webseite der FIS, abgerufen am 16. Februar 2021 (PDF, 421 kB).
- ↑ Parallel-Rennen: Nur Filser erreicht die K.o.-Runde, SID-Meldung vom 16. Februar 2021 auf sport1.de, abgerufen am 16. Februar 2021.
- ↑ Ski-WM in Italien: DSV-Team holt Bronze, SID-Meldung vom 17. Februar 2021 auf t-online.de, abgerufen am 17. Februar 2021
- ↑ Cortina d’Ampezzo, Women's Slalom: Results, Analysis, Standings, Webseite der FIS, abgerufen am 20. Februar 2021 (PDF, 744 kB).
- ↑ Official Results auf der Webseite der FIS, abgerufen am 20. November 2021.
- ↑ Beitrag von Bansko2021 auf Instagram vom 10. März 2021, abgerufen am 20. November 2021 (ingeleraz).
- ↑ Ski alpin: Aicher und Norys überraschend Deutsche Meister, br.de vom 27. März 2021, abgerufen am 27. März 2021.
- ↑ Erster Podestplatz für Lena Dürr im Slalom, sportschau.de vom 20. November 2021, abgerufen am 20. November 2021.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emma Aicher Internationalen Skiverbands-en (ingelesez)
- Emma Aicher Olympedia.org-en (ingelesez)
- Emma Aicher im DSV-Jahrbuch
- Emma Aicher auf der Website des Deutschen Olympischen Sportbundes