Entalpia
Termodinamikan, entalpia (H) sistema baten barne energiaren (U), eta presio (P) eta bolumenaren (V) arteko biderketaren batura da.[1]
Egoera funtzioa da, hau da, sistema baten entalpia funtzio hau definitzen duten magnitudeen araberakoa da soilik, eta ez egoera horretara iristeko egin den ibilbidearena. Askotan entalpia ezin da zuzenean neurtu, barne energia neurtzea oso zaila ala ezinezkoa delako. Hala ere, entalpia aldaerak (
Nazioarteko Unitate Sisteman, entalpia jouletan neurtzen da. Ondorioz,
Gas ideal baten entalpia tenperaturaren eta ondorioz energia termikoaren araberako da soilik; eta ez presio eta bolumenaren araberakoa. Printzipio honek gas errealen izaera ere ondo aurreikusten du presio eta tenperatura ohikoetan, analisi eta deseinu termodinamikoa erraztuz.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entalpia hitzak antzinako grekeraz "beroa gehitu" (enthalpein) esan nahi du.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zemansky, Mark W.. (1968). Heat and Thermodynamics. (5. argitaraldia) New York: McGraw Hill, 275 or..
- ↑ (Ingelesez) Enthalpy. Online Etymology Dictionary.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |