Entzia mendilerroa
Entzia mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ballo |
Garaiera | 1.197 m |
Mota | mendilerro |
Azalera | 4.991 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′43″N 2°17′03″W / 42.82857°N 2.2842°W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Entziako mendilerroa Arabako ipar-ekialdearen bazterrean dago kokatuta, Nafarroako mugan bertan eta Gipuzkoa ere hurbil daukana.
Iturrieta-Entzia izena ere hartzen du mendi-sistema honek.
4.991 hektareako azalera hartzen du barne.
Zadorra ibaia bertan jaiotzen da.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakide hauek ditu inguru natural honek: Iparraldean Asparrena eta hegoaldean Harana eta Arraia-Maeztu udalerri arabarrak, ekialdean Urbasako mendilerroa eta mendebaldean Dulantzi Arabako udalerria.
Mendiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldeko muturrean hasita, ekialdetik mendebaldera Legunbe (1.129 m), Bigate (1.125 m), Belleku (1.055 m), Surbe (1.155 m), Mirutegi (1.166 m) eta Ballo (1.197 m) tontorrak ditugu, eta hegoalderago Peña Roja (1.067 m) eta Lazkueta (1.124 m) daude, Andoin, Durruma eta Bikuña herriak abiapuntuak direlarik.
Bestela, Opakuako mendateatik mendebalderantz Arrigorrista (1.151 m) dago, eta hegoalderantz, Aitzluze (1.049 m), Kontrastarregaina (1.072 m) eta Murube (1.134 m).
- Ballo edo Baio, 1.197 m[1][2] 42°50′33″N 2°18′24″W / 42.8426075°N 2.306625°W (Araba)
- Mirutegi, 1.167 m 42°50′45″N 2°18′29″W / 42.8459569°N 2.3080194°W (Araba)
- Surbe, 1.157 m 42°50′57″N 2°17′52″W / 42.8490471°N 2.297888°W (Araba)
- Murube, 1.129 m 42°47′05″N 2°16′58″W / 42.7848359°N 2.2828425°W (Araba)
- Legunbe edo Legunbeko Haitza, 1.128 m 42°51′03″N 2°14′09″W / 42.8509542°N 2.2357042°W (Araba eta Nafarroa Garaia arteko mugan)
- Bigate, 1.125 m 42°50′57″N 2°14′42″W / 42.8492331°N 2.245039°W (Araba)
- Lazkueta, 1.123 m 42°49′37″N 2°17′31″W / 42.8270204°N 2.2920813°W (Araba)
- Atauko Haitza, 1.103 m 42°50′54″N 2°18′16″W / 42.8483125°N 2.3044317°W (Araba)
- Txumarregi, 1.098 m 42°49′47″N 2°18′26″W / 42.829778°N 2.3071354°W (Araba)
- Akarrate, 1.089 m 42°50′51″N 2°16′58″W / 42.8475666°N 2.2827781°W (Araba)
- Kontrastarregaina, 1.072 m 42°47′27″N 2°17′34″W / 42.7908314°N 2.2926406°W (Araba)
- Kortaundi, 1.069 m 42°50′37″N 2°16′22″W / 42.8436672°N 2.2727638°W (Araba)
- Aizluze, 1.068 m 42°47′21″N 2°16′37″W / 42.7892116°N 2.276972°W (Araba eta Nafarroa Garaia arteko mugan)
- Peña Roja, 1.067 m 42°49′39″N 2°19′17″W / 42.8274142°N 2.3214272°W (Araba)
- Belleku, 1.055 m 42°50′40″N 2°15′59″W / 42.8443102°N 2.2662825°W (Araba)
- Punta del Puerto de Munain, 1.045 m 42°49′28″N 2°19′34″W / 42.8245786°N 2.3261805°W (Araba)
Aztarna megalitikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak_
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
mendilerroa Entzia mendilerroa (Mendikat) - ↑ Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.