Estat Català
Itxura
Estat Català | |
---|---|
Buruzagia | Josep Planchart i Martori |
Sorrera | 1922ko uztailaren 18a |
Egoitza nagusia | Avda del Paral·lel, 115 2n 3a 08004 Bartzelona, Katalunia |
Ideologia politikoa | Katalanismoa eta independentismoa |
estat-catala.net/web/ |
Estat Català (euskaraz Kataluniar Estatua) 1922ko uztailaren 18an Francesc Maciàk sortutako alderdi politiko independentista bat da. Europa osoko hirugarren alderdi independentista zaharrena da, betiere Euskal Herriko EAJ (1895) eta Irlandako Sinn Féin (1905) alderdien ondoren.
Jatorriz, izaera matxinatu eta borrokalaria zuen, bere jarduerak Primo de Riveraren diktaduran zehar ekintza armatuak eta nazioartean Kataluniaren asmo independentistak ezagutaraztea burutzea izan baitzen.
Gaur egun, bere burua "alderdi independentista, klaseartekoa eta ez dogmatikoa, Herrialde Katalanen independentzia eta katalana hizkuntza ofizial bakarra izatearen alde borrokatzen duen" alderdia bezala definitzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estat Català alderdi historikoa[Betiko hautsitako esteka] (Katalanez)
- Estat Catalàren eszisioa (Katalanez)