(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Estekatzaile - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Estekatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estekatzaile
Motamoiety (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin52214
MeSHD008024

Kimikan estekatzailea edo ligandoa da koordinazio-konplexuen osatze-prozesuan, ioi edo molekula metaliko bati elektroi-pare bat ematen dion ioia edo molekula[1].

Estekatzaileak, espezie monoatomikoak edo poliatomikoak izan daitezke, lehenak, anioiak eta bigarrenak anioiak edo molekula polarrak izanik. Haluroak, (F-, Cl-, Br-, eta I-) lehen taldeari dagozkio, zianuro (CN-), isozianatoa (SCN-), amoniakoa (NH3), ura, aminak eta azido organikoak bigarren taldeari dagozkiolarik. Estekatzaile guztien berezitasun amankomuna, gutxienez elektroi bikote bat askerik izatea da eta zentzu horretan Lewis-en baseak dira[2].

Kobaltoaren konplexu bat sei amoniako estekatzaile dituena. Kloroa ez da estekatzailea


Estekatzaile-motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emateko moduan dituzten elektroi-bikoteen kopuruaren arabera, estekatzaileak hainbat taldetan sailka daitezke.

Hortz bakarreko estekatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emateko elektroi-bikote bakarra duten estekatzaileei hortz bakarreko esaten zaie. Horrelakoak dira, amoniakoa, ura, haluro anioiak edo alkilo anioiak.

Hortz anitzeko estekatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emateko elektroi-bikote bat baino gehiago dituzten estekatzaileei hortz anitzekoak esaten zaie; bi hortzekoak, hiru hortzekoak, lau hortzekoak, ... izan daitezke. Horrelakoak, fosfato anioiak (PO3-), karbonato anioiak (CO2-), oxalato anioiak (-OOCCOO-), etilendiamina eta bipiridina.

Hortz anitzeko estekatzaileek aukera dute elektroi-bikote horiek ioi metaliko bakarrarekin lotzekoa eta eraztun moduko egiturak eratzen dituzte: kelatoak

EDTAk metal batekin eratutako kelatoa

Hortz anitzeko estekatzaileen artean batzuk txikiegiak dira tamainaz aldi berean bi elektroi-bikote emateko, nahiz eta elektroiak emateko gaitasuna duten atomo bat baino gehiago izan. Horiek atomo baten edo beste baten bidez lotzen dira zirkunstantzien arabera. Horrelakoak dira tioisozianato (S=C=N-), nitrito (O=N-O-) eta isotiozianato (NC-S-) anioiak.

Estekatzaile-motak eta lotura-motaka[3]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estekatzaile σしぐま-emaileak eta πぱい-emaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estekatzaile oso elektronegatiboek, base sendoak, eta nukleoaren inguruan elektroi-dentsitate handia dute. Oxidazio-egoeran altuan dauden trantsizio-metalak egonkortzen dituzte batez ere. Metalak d orbitalak hutsik ditu eta estekatzaileak eskaintzen dion πぱい elkarrekintza onartzeko moduan dago. Haluroak dira horietako estekatzaile tipikoak.

Estekatzaile σしぐま-emaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizio-seriaren oxidazio-egoerarik egonkorrena egonkortzen dute. Horrelakoak dira ura, amoniakoa eta aminak

Estekatzaile σしぐま-emaileak eta πぱい-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

σしぐま loturaren bidez dentsitate elektronikoa ematen dute eta πぱい loturaren bidez kendu. Metalaren oxidazio-egoera baxuak egonkortzen dituzte eta d balentzia-orbitaletan dituzten elektroiak estekatzaileari emateko gai dira πぱい elkarrekintzaren bidez. Metalak zein estekatzaileak simetria egokia izan behar dute. Horrelakoak dira karbono monoxidoa, fosfinak, nitrogenoa eta zianuroak.

Hauen artean bada kasu berezi bat. Alegia, πぱい elkarrekintza ez denean gertatzen metalarikin baizik eta estekatzailearen πぱい elektroi-dentsitateko hodei batekin. Hori gertatzen da, adibidez, estekatzaileak πぱい loturak dituenean etilenoaren eta beste olefinen kasuan bezala. Horiei πぱい konplexu esaten zaie.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Estekatzaile. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar, https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/estekatzaile or..
  2. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxebarria, Nestor & Martinez de Marigorta,, Edorta. (1996). Kimika orokorra. UEU, 405 or. ISBN 84-86967-71-6..
  3. Castillo Garcia, Oscar & Beobide Pacheco,, Garikoitz. Kimika ez-organiko aurreratua. EHU, 44-46 or. ISBN 978-84-9082-142-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]