(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Exorzismo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Exorzismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Asiskoa, Arezzoko deabruei egindako exorzismoa, Giottoren freskoa.

Exorzismo (grezieratik= ἐξορκισμός, latinez: exorcismus, euskaraz: "arao egina", "zin bidez behartua"), deabruaren aurkako konjurua,[1], Euskaltzaindiaren arabera, "Deabruen kontrako erlijiozko ekintza".[2] Erlijio askotan deabrua nonbaitik, pertsona batengandik aterarazteko zeremonia da. Horretako metodo bat erabili behar da. Normalean, deabruak haren menpe duen norbaiti laguntzeko metodoa da. Menperatutakoa pertsona ezezik, animalia edo objektua izan daiteke ere. Batzutan ere herriak eta etxeak izan daitezke (etxe sorginduak, poltergeist). Deabruak hartuaren egoera erabatekoa izan daitek (deabruak pertsonaren ekintzak guztiak menperatzen ditu) edo partziala. Eliza katolikoak berak aitortu duenez, azken urteotan ere, gure inguruko elizbarrutiek ofizialki exorzistak edo araolariak izan dituzte. Doktrina ofizialak onartu egiten du deabruak kristauen arimak bahitu eta gorputzen barrura sartu daitekeela eta ofizialki, deabrua kanporatzeaz arduratzen diren apaizak izendatzen ditu.[3]

Exorzismoa Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, exorzismo kasuak aspaldidanik dokumentatutako kontuak dira. Esaterako, 1575eko exorzismo kasuak aipatzen ditu, Anozibarren, Odieta bailaran.[4] Inazio Loiolakoak 1548an argitaratutako Exercitia spiritualia izeneko testuan, zehazki, deabrua kanporatzeko otoitzak bildu zituen, eta hainbat aldiz ageri dira deabruari sartzen ez uzteko aholkuak eta antzekoak ere. Hego Euskal Herrian, Iruñeko eta Tuterako elizabarrutiak badu gaur egun ere exorzista. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elizbarrutietakoa, berriz, orain gutxi hil zen.[3]

Exorzismoa zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan zinemara eramana, zenbait kasutan filmeok arrakasta handia izan dute.:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]