Faiyumgo gobernadore-herria
Itxura
Faiyumgo gobernadore-herria Egiptoko gobernadore-herri edo probintzia bat da. Egipto Garaian dago, Nilo ibaiak zeharkatzen duen mendiarteko zokogune batean (itsas mailatik 43 metro beherago).
1.827 km2 ditu eta 1.495.000 biztanle (1985). Hiriburua Faiyum du (145.000 biztanle, antzinako Krokodilopolis).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrantzi handiko papiroak aurkitu ziren bertan. Krokodilo-burua zuen Sobk jainkoa gurtzen zuten bertan.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza da nagusi (garia, kotoia, fruituak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.