(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Ferdinand Sarrien - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ferdinand Sarrien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferdinand Sarrien

Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1906ko martxoaren 14a - 1906ko urriaren 25a
Maurice Rouvier - Georges Clemenceau

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Kontseilu Orokorreko kide


Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
JaiotzaBourbon-Lancy1840ko urriaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1915eko azaroaren 28a (75 urte)
Hobiratze lekuaBourbon-Lancy
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Erradikala (Frantzia)

Jean Marie Ferdinand Sarrien (Bourbon-Lancy, 1840ko urriaren 15aParis, 1915eko azaroaren 28a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1906ko martxotik urrira.

Zuzenbide ikasketak eta abokatu lanak egin zituen. 1870eko Frantzia-Prusia Gerran nabarmendu zen eta kondekoratu egin zuten. 1871tik 1873ra, bere jaioterriko alkatea izan zen, eta 1873an, hautagaitza erradikaleko diputatu hautatu zuten. 1885etik aurrera, hainbat aldiz izan zen Barne eta Justizia ministro.

1906ko martxoan lehen ministro izendatu zuten, eta bere gobernuan zentroko eta alderdi erradikaleko politikariak bildu zituen, baina zazpi hilabeteren buruan dimisioa eman zuen osasun arazoengatik. 1908an senatari aukeratu zuten.