Fusion for Energy
Fusion for Energy | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | F4E |
Mota | Euratom agency (en) |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2007ko martxoaren 27a 2007 |
webgune ofiziala |
Fusion for Energy (F4E) Europar Batasuneko erakundea da, Europak ITERi (fusioa energia-iturri mugagabe eta bideragarri gisa garatzeko nazioarteko proiekturik handiena) egiten dion ekarpena kudeatzeko eratua. Erakundea 2007ko apirilean sortu zuten, hogeita hamabost urterako, Europar Batasuneko Kontseiluaren erabakiz, Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (Euratom) eratzeko Tratatuaren bidez.[1]
F4Ek 400 langile ditu, eta egoitza Bartzelonan du, baina Cadarachen (Frantzia) eta Garchingen (Alemania) ere baditu bulegoak. Bere eginkizun nagusietako bat Europako industriarekin eta ikerketa-erakundeekin lankidetzan aritzea da, ITER proiekturako osagai teknologikoak garatzeko.
Europar Batasuna ITER proiektuaren egoitza da, eta haren zergadun nagusia, guztizkoaren % 45 ingururekin; beste kideek, berriz, % 9 inguru ematen dute bakoitzak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) European Council. (2007-3-30). «COUNCIL DECISION of 27 March 2007 establishing the European Joint Undertaking for ITER and the Development of Fusion Energy and conferring advantages upon it» Official Journal of the European Union L98.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) F4Eren webgunea.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |