Gabriele Faehnrich
Gabriele Faehnrich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hoyerswerda, 1968ko apirilaren 8a (56 urte) |
Herrialdea | Alemania Alemaniako Errepublika Demokratikoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Gabriele Faehnrich (Hoyerswerda, Alemania, 1968ko apirilaren 8a) alemaniar gimnasta artistikoa da, barra asimetrikoen proban espezialista. 1985ean munduko txapeldun izatea lortu zuen, Ekialdeko Alemaniarekin lehiatuz.[1]
Kirola ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapesteko 1983ko Munduko Txapelketan, taldekako lehiaketan brontzea irabazi zuen, Sobietar Batasunaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak: Maxi Gnauck, Astrid Heese, Diana Morawe, Silvia Rau eta Bettina Schieferdecker izan ziren.
1985
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montrealgo Munduko Txapelketan, 1985ean, urrea irabazi zuen barra asimetrikoetan, Dagmar Kersten (zilarra) herrikidearen eta Hana Ricna (brontzea) txekoslovakiarraren aurretik eta brontzea, taldekakoetan , Sobietar Batasunaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak: Jana Furhmann, Martina Jentsch, Dagmar Kersten, Ulrike Klotz eta Jana Vogel izan ziren.
1987
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rotterdameko 1987ko Munduko Txapelketan, taldekako brontzea irabazi zuen, Errumaniaren (urrea) eta Sobietar Batasunaren (zilarra) atzetik. Taldekideak: Dörte Thümmler, Ulrike Klotz, Martina Jentsch, Klaudia Rappy eta Astrid Heese izan ziren.
1988
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988ko Seulgo (Ipar Korea) Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortu zuen,Sobietar Batasunaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak: Martina Jentsch, Dagmar Kersten, Ulrike Klotz, Betti Schieferdecker eta Dörte Thümmler, besteak beste.