(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Gameto - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gameto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizidunen gametorik handiena ostruka emeak sortzen du: bere arrautza da.


Gametoak ugalketa sexualean parte hartzen duten zelulak dira. Gameto ar eta emearen fusioa gertatzen denean, ernalketa prozesuan, zigoto izeneko zelula bat sortzen da.

Animaliengan gameto arrak gameto emeak baino txikiagoak dira. Gameto arrei espermatozoide deritze, eta mugikorrak dira. Gameto emeak edo obuluak aurrekoak baino handiagoak dira, eta ez dira mugitzen.

Landareen gametoak, bestalde, anterozoideak (arrak) eta oosferak (emeak) izaten dira.

Gametoak zelula haploideak dira, meiosiaren bidez sortutakoak meiozito izeneko zelula diploideetatik. Gametoak dira, hain zuzen, animaliek dituzten zelula haploide bakarrak, gainontzeko zelula guztiek (zelula somatikoek) kromosoma kopuru bikoitza baitute. Gogoratu zelula diploideek (2n) kromosoma bina dute, bata aitarengandik jasoa eta bestea amarengandik (gizakiaren kasuan 46 kromosoma daude, 23 bikoteetan osatuak). Gametoek, aldiz, haploideak dira (n), kromosoma bakoitzak ez baitu bikoterik (gizakiaren kasuan zenbaki haploidea 23 izanik).

Gametoak edo zelula sexualak gonada izeneko organoetan sortzen dira animaliengan (eta landareen gametangioetan); espermatozoideak ar-gonadetan (barrabiletan) eta obuluak eme-gonadetan (obulutegian). Gametoen sorrerari gametogenesi deritzo (espermatogenesi edo obogenesi, hurrenez hurren), eta zenbait hormonen kontrolpean dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]