Geirangerko eliza
Geirangerko eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Norvegia |
Norvegiaren banaketa administratiboa | Møre og Romsdal |
Municipality of Norway | Stranda |
Koordenatuak | 62°05′56″N 7°12′25″E / 62.0989°N 7.2069°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1842 |
Erlijioa | Norvegiako Eliza |
Elizbarrutia | Diocese of Møre (en) |
Edukiera | 165 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hans Klipe (en) |
Materiala(k) | zurra |
Ondarea | |
Geirangerko eliza (norvegieraz: Geiranger kyrkje) Norvegiako Eliza luteranoaren parrokia-eliza da, Stranda udalerrian, Norvegiako Møre og Romsdal konderrian. Geiranger herrian dago, eta Geirangerfjord ospetsuaren amaieran (Geiranger fiordoa).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egur zurizko eliza diseinu oktogonal batean eraiki zen 1842an, Hans Klipe arkitektoak egindako planoak erabiliz. Elizak 165 lagunentzako lekua du.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizaren lehen erregistro historikoak 1589 urtekoak dira, baina eliza aurretik existitzen zen. Geirangerko lehen eliza egurrezko eliza izan zen, ziurrenik XV. mendean kapera gisa eraikia. Lehenengo eraikina 6 metro zabal eta 17 metro luze zen. 1742an, kapera zaharra eraitsi egin zuten. Bi urte geroago, 1744an, leku berean egurrezko gurutze-formako eliza berri bat osatu zen. 1841eko uztailaren 2an, eliza nahita erre zen. Hurrengo urtean, 1842an, eraikin oktogonal berri bat eraiki zen leku berean. Eliza berria 1842ko uztailaren 16an osatu zen eta 1842ko abuztuaren 28an sagaratu zen.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Panoramika.
-
Ingurua.
-
Argazki historikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://kirkesok.no/kirke/152500201
- ↑ https://www.kulturminnesok.no/kart/?q=&am-county=&lokenk=location&am-lok=&am-lokdating=&am-lokconservation=&am-enk=&am-enkdating=&am-enkconservation=&bm-county=&bm-municipality=&cp=1&bounds=71.66366293141732,-11.25,53.51418452077113,48.603515625&zoom=5&id=84237