Hanibal
- Artikulu hau pertsonaia historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hannibal (argipena)».
Hanibal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kartago, K.a. 247 |
Heriotza | Gebze (en) , K.a. 183 aldean (63/64 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: intoxikazioa |
Familia | |
Aita | Hamilkar Barka |
Ezkontidea(k) | Imilce (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Barzidak |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta buruzagi militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | military of ancient Carthage (en) |
Gradua | komandante buru |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Gerra Punikoa Barcid conquest of Hispania (en) Roman–Seleucid War (en) |
Hanibal[1] (fenizieraz: 𐤇𐤍𐤁𐤏𐤋 Hanni-baʾal, «Baalen dohaina» edo «Baal jainkoari eskerrak»; la palma, K.a. 247 – Bitinia, Anatolia, K.a. 183 aldean)
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamilkar Barkaren semea, aitak erromatarrenganako gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion Iberiar penintsulan eta hura hil ondoren, bederatzi urte zituela, bere koinatu Hasdrubalen agindupean jarri zen. Hura ere hil zenean, kartagotar armadak buruzagitzat hartu zuen (K.a. 221). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatu Sagunto hiriari setioa jarri zion (K.a. 219) eta Bigarren Gerra Punikoa abiatu (K.a. 219-201).
Iberiar penintsulan bere anaia Hasdrubal Barka utzirik, iberiar eta zelta mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin Italiar penintsulara lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. Pirinioak, Alpeak eta Apeninoak zeharkaturik, garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina Erroma ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (K.a. 203), erromatarrak —Eszipion Afrikarra buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (K.a. 202).
Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta Tirora erbesteratu behar izan zuen (K.a. 196). Siriako Antioko III.aren gortean lehenik eta gero Bitiniako Prusias erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti.
Heriotza (K. a. 183 - 181)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libisan bizi zen Bitiniako Prusias I.aren gonbidatua zen bitartean. Baina erromatarrek Prusias mehatxatu zuten Hanibal Tito Quincio Flaminino enbaxadoreari entregatzeko.[2][3] Etsaien esku preso erortzearen beldur, luzaroan eraztun batean zeraman pozoia erabili zuen bere buruaz beste egiteko.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ «Cornelius Nepos : Life of Hannibal» attalus.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «Cornelius Nepos: Hannibal» web.archive.org 2014-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ Livy; De Sélincourt, Aubrey; Radice, Betty. (1972). The war with Hannibal : books XXI-XXX of The history of Rome from its foundation. [Harmondsworth] : Penguin Books ISBN 978-0-14-044145-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).