Herrialde Komuneroa
Herrialde Komuneroa | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | TC eta TC-PNC |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Gaztelanismoa, federalismoa eta Aurrerakoitasuna |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1988ko azaroaren 7a |
Sorlekua | Soria |
Desagerpena | 2009ko urtarrilaren 19a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Herrialde Komuneroa (gaztelaniaz: Tierra Comunera, TC) Gaztelako (Espainia) alderdi politiko nazionalista edo gaztelanista da. 1991tik 2004ra alderdiak Herrialde Komuneroa - Gaztelako Alderdi Abertzalea (gaztelaniaz: Tierra Comunera - Partido Nacionalista Castellano) izena izan zuen.
Aldarrikapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]TCk Gaztelatzat jotzen dituzten lurraldeen batasunaren alde egiten du: Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madrilgo Erkidegoa, Kantabria eta Errioxa, besteak beste. Azken bi erkidegoetan eta Leonen, hala ere, ez du presentziarik. Alderdiaren eragin gune nagusia Burgosko probintzia da. Halaber, aipatu behar da Trebiñuko Konderriaren gaztelautasunaren defendatzailea ere badela (Izquierda Castellana ez bezala).
Hauteskunde emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an, ordu arteko bere emaitzarik onenak lortu zituen: 3 zinegotzi Burgosko Udalean, eta ordezkari bana Burgosko Diputazioan eta Gaztela eta Leongo Parlamentuan. Azken bi erakunde horietan ez du berriz ordezkaririk erdietsi.
2003ko hauteskundeetan emaitza kaskarragoak lortu zituen arren, zinegotzi kopurutan gora egin zuen, 72 hautetsi eskuratu baitzituen. Beti ere eragina Gaztela eta Leongo erkidegora mugatuz.
2007ko hauteskundeetan Alternativa por Castilla y León (ACAL) koalizioan aurkeztu zen Gaztela eta Leonen (besteak beste Bierzoko Bierzoko Alderdiarekin), bakarrik Gaztela-Mantxan eta Madrid es Castilla plataforman Madrilen. Era honetan, 22.297 boto lortu zituen erkidegoetako hauteskundeetan, aurkeztutako hautes-eremu guztietako %2,40a. Udal hauteskundeetan, berriz, botoak 14.367 izan ziren. Zinegotziak horrela banatu ziren: 13 Avilan, 64 Burgosen, 2 Cuencan, 2 Palentzian, 2 Salamancan, 2 Segovian, bat Sorian, 4 Toledon eta 2 Madrilen. Guztira 92 zinegotzi.