Highland
- Argibide gehiagorako ikusi: Eskoziako Lur Garaiak (Lurralde historikoa)
Highland | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Izen ofiziala | na Gàidhealtachd | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
ISO 3166-2 | GB-HLD | |
Hiriburua | Inverness | |
Gobernuburua | The Highland Council (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 57°30′N 5°00′W / 57.5°N 5°W | |
Azalera | [convert: invalid number] km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 235.540 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | |
highland.gov.uk |
Highland(s) (Eskoziako gaeleraz: A' Ghàidhealtachd, eskozieraz: Hieland) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen eskualde menditsua da, herrialdeko zabalena dena (25.659 km2). Izenak "Goi lurralde" edo "lurralde garaia" esan nahi du. Eskoziako gaeleraz "Gaidhealtachd" hitza gaizki erabili izan da sinonimo moduan. Hala ere, gaur egun kontzeptu kulturala da, hizkuntza edo geografikoa baino gehiago.
Administratiboki, Highland Council Area edo Sgìre Comhairle na Gàidhealtachd hartzen du gaur egungo eskualdea (1996tik).
Biztanle-dentsitate oso baxua dauka: 2012an 232.910 biztanle zituen, 8 biz./km2-ko dentsitatearekin. Inverness (54.398 biztanle) du hiriburu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun aipaturiko lurraldeaz gain Barruko Hebridak uhartedietako uharte ugari ere barne hartzen ditu, Skye uhartea tartean. Eskoziako eta Erresuma Batuko mendirik garaiena bertan dago, Ben Nevis (1.344 m) eskualde honetako mendebaldean kokatuta dago. Aintzira ezagunak ere baditu, denetan aipagarriena Ness aintzira. Great Glen haranak 100 kilometrotako luzera du eta Iparraldeko Highland eremua eta hegoaldean Grampianak bereizten ditu.
Britainia Handia uharteari dagokionez honako eskualde hauek ditu mugakide: Argyll eta Bute, Perth eta Kinross, Moray eta Aberdeenshire
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]80 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:
Alderdi politikoa | Zinegotziak |
---|---|
Alderdi Independientea | 32 |
Eskoziako Alderdi Nazionala | 20 |
Alderdi Liberal Demokrata | 12 |
Eskoziako Laboristak | 8 |
Highland Alliance | 5 |
Alderdi gabeak | 3 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Skye uhartea (biztanleen %30-40a gaelikodunak dira).
- Kyle of Lochalsh / Caol Loch Aillse : Hiztunak ia %21a dira, uharteetatik kanpo portzentaiarik altuena dena.
- Lochaber / Loch Abar.
- Ross and Cromarty / Ros agus Cromba.
- Sutherland / Cataibh.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde honetan gaitaren mota berezia dago, "Great Highland Bagpipe" edo "A' Phìob Mhòr" izenekoa.
Hiri eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri bakarra dago eskualdean, Inverness, gainerakoak herriak dira.
- Inverness / Inbhir Nis (hiriburua, 54.398 biztanle)
- Nairn / Inbhir Narann (12.046 biz.)
- Fort William / An Gearasdan (9.908 biz.)
- Portree / Port Rìgh (Skye, 2.491 biz.)
- Ullapool / Ulapul (1.541 biz.)
- Dornoch / Dòrnach (1.208 biz.)
- Kyle of Lochalsh / Caol Loch Aillse (739 biz.)
Herri guztiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Invernessko gaztelua, Ness ibaiaren gainean.
-
Eilean Donan gaztelua.
-
Ben Nevis (1.344 m) mendia.
-
Braeriach (1.296 m) mendia.
-
Cairn Toul (1.291 m) mendia.
-
The Saddle (1.010 m) mendia.
-
Maree aintzirako uharteak.
-
Dunnet Head lurmuturra.
-
Glen Coe harana.
-
Smoo leizearen barrualdea, Sutherland.
-
Wrath lurmuturreko itsasargia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Highlandeko gobernuaren webgune ofiziala