Hipererraldoi
Izar hipererraldoi bat (ingelesez: hypergiant) izar nabarmenki handi eta masibo bat da, supererraldoiak baino are handiagoa. Bere masa gure eguzkiarena baino 100 aldiz handiagoa izatera iris daiteke, gehienezko muga teorikotik gertu, zeinek izar baten masa kopurua 120 eguzki masa baino gehiagokoa ezin daitekeela izan adierazten duen. Masari dagokion muga hau Eddingtonen argitasunarekin lotua dago, eta, muga hori gaindituz gero, izarrari ezinezko zaio oreka mantentzea erradiazio presioak grabitate indarra gainditzean: horrenbeste energia sortuko lukete 120 eguzki masatik goragoko masa gainetik kenduko luketela. Hala ere, hipererraldoiren batzuen kasuan 100 eguzki masa baino gehiagoko masa dutela dirudi, baita, hasieran, 200 eta 250 eguzki masa arteko masa izatera iritsi ere, gaur egungo izar eraketa eta izar eboluzioaren teoriek aurreikusten dutenaren aurka.
Hipererraldoiak existitzen diren izarrik argitsuenak bezala hartzen dira (gure eguzkia baino milaka eta milioika aldiz argitsuagoak), 3500 eta 35000 kelvineko azaleko tenperaturarekin. Izar mota hauen bataz besteko bizitza 1 eta 3 milioi urte artekoa da supernoba, edo, muturreneko kasuetan, hipernoba bihurtu aurretik. Proposatu denez, supernoba edo hipernoba bihurtuko litzatekeen hipererraldoi batek, bere tokian hondar bezala zuzenean zulo beltz bat utziko luke.
Oso gutxi da hipererraldoiei buruz ezagutzen dena, oso-oso arraroak baitira. Duela gutxira arte, gure galaxia den Esne Bidean 7 izar hipererraldoi baino ez ziren ezagutzen. Gainera, kolorez alda daitezke: urdinak, ohi, izarra oso beroa dela adierazten du (azalean), gorriak hotzagoa dela adierazten duen bitartean. Horiak ere badaude, baina tenperatura moderatuek eta bere barneko presio altuek eragiten duten ezegonkortasunak aipaturiko beste bi motatakoak baino arraroagoak izatea eragiten du. Interesgarria da hipererraldoi hori eta gorririk distiratsuenak -9,5eko magnitude bolumetrikokoak direla ikustea, gure eguzkiarena baino 500.000 aldiz handiagoa dena, eta hori baino dizdira gehiagokorik ez da ezagutzen. Hau gertatzearen arrazoiak oraindik ez dira ezagutzen.
Hipererraldoi ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldakor urdin argitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izar aldakor urdin argitsuak edo Wolf Rayet izarrak hipererraldoi bezala sailkatuta dauden masibo handi eta distiratsuenak dira. Hain zuzen ere, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira:
- P Cygni, Cygnus konstelazioaren iparraldean.
- S Doradus, Magallanesen Laino Handian, Esne Bidearen galaxia sateliteetako bat dena, Dorado konstelazioan.
- Eta Carinae, NGC 3372 nebulosan dagoena, Carina konstelazioan. Izar honek gure eguzkiarena baino 120 eta 150 aldiz handiago den masa bat izan dezake, eta 4 eta 5 miloi bitarteko aldiz argitsuagoa da.
- Pistola izarra (ingelesez Pistol Star), Esne Bidearen erdigunetik gertu, Sagitarius konstelazioan. Baliteke gure eguzkia baino 150 aldiz masiboagoa eta 10 milioi aldiz argitsuagoa izatea.
- Zenbait izar 1806-20 kumuluan, gure galaxiaren beste muturrean. Horietako bat, LBV 1806-20 izenekoa, gaur egun ezagutzen den bigarren izarrik masiboenatzat hartzen da, 130 eta 200 eguzki masa arteko masarekin (lehena R136a1 da 265 eguzki masako masarekin), argitsuenetako bat ere bada (gure eguzkia baino 2 eta 40 milioi bitarteko aldiz argitsuagoa).
Hipererraldoi urdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zeta1 Scorpii, Scorpius OB1 izar elkarteko izarrik distiratsuena, Scorpius konstelazioan dagoena eta izar aldakor urdin argitsutzat sailkatua izateko hautagaia dena.
- MWC 314, aldakor urdin argitsu bezala sailkatua izateko beste hautagai bat, Aquila konstelazioan.
- HD 169454, Scutum konstelazioan.
- BD-14º 5037, aurrekotik gertu dagoena.
- Cygnus OB2 12, Cygnus konstelazioan eta egileren batzuk aldakor urdin argitsutzat jotzen dutena.
Hipererraldoi zuriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 6 Cassiopeiae, Cassiopeia konstelazioan, gure eguzkia baino 200.000 aldiz argitsuagoa dena.
Hipererraldoi horiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hipererraldoi horiak izar mota oso arraroak dira:
- Rho Cassiopeiae, Casiopea konstelazioaren iparraldeko zatian, gure eguzkia baino 500.000 aldiz argitsuagoa da.
- HR 8752
- IRC+10420
- HD 179821 egileren batzuen arabera.
- IRAS 17163-3907 edo arraultza errearen nebulosa, gure eguzkiarena baino 1000 aldiz handiagoa den diametroa duena eta 500.000 aldiz argitsuagoa dena, 13.000 argi urteko distantziara.