Hormona adrenokortikotropiko
Hormona adrenokortikotropiko | |
---|---|
Konposizioa | alpha-melanocyte-stimulating hormone (en) eta corticotropin-like intermediate peptide (en) |
Mota | biogenic peptide (en) |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Acthar (en) |
Tratatzen du | infantile epileptic encephalopathy (en) eta esklerosi anizkoitz |
Elkarrekintza | melanocortin 2 receptor (en) |
Rola | hormona |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 12427-33-7 |
Gmelin | 3892 |
ChEMBL | CHEMBL1201610 |
MeSH | D000324 |
RxNorm | 376 |
UNII | K0U68Q2TXA |
NDF-RT | N0000146845 |
KEGG | D00146 |
Hormona adrenokortikotropikoa, adrenokortikotropina edo ACTH (ingelesez: Adrenocorticotropic hormone) hipofisi guruinak ekoiztutako hormona da, giltzurrungaineko guruinetako jardueran eragin nabarmena duena.
Egitura kimikoari dagokionez adrenokortikotropina hormona peptidikoa da, hots, aminoazidoz osatuta dago. Giza adrenokortikotropina 39 aminoazidoek osatzen dute.
Hormona honek giltzurrungaineko azalak jariatzen dituen hormona esteroideen askapena kontrolatzen du. Aldosterona, kortisol, kortisona eta androgenoen jariaketaren kontrola ACTH hormonaren menpe dago.
Era berean, hipotalamoak jariaturiko beste substantzia batek (CRH faktoreak) ACTH-ren jariaketa kontrolatzen du.
ACTH hormonaren gabeziak kortisolaren gabezia dakar, eta baita giltzurrungaineko azalaren atrofia ere. Hipofisiaren adenomak, aldiz, ACTHaren gehiegizko ekoizpena eragiten du: kortisolaren kontzentrazioa igo eta Cushingen sindromea agertzen da.